Donostiako plaza berriko metarrien hasiera
Donostiako plaza berriko metarrien hasierari, edo jatorriz Donostiako plaza berriko metarriyen asierari, Bizente Etxagaraik 1817an kontatuz idatzi zituen bertsoak dira. 1813an suntsitua izan eta gero Donostiako Plaza Berria berreraiki behar zela-eta, 1817ko irailaren 16an eta 17an jaiak edo ospakizunak antolatu ziren plazan bertan, plaza eta arkupea inauguratu zen egunean. Hurrengo urteetan arkupe horren gainean eraiki ziren etxebizitzak plazako hiru aldetan eta udaletxea laugarren aldean.[1][2]
Donostiako plaza berriko metarrien hasiera | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | José Vicente Etxagarai |
Sorrera-urtea | 1817 |
Argitaratze-data | 1817 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | Donostiako Plaza Berria (Konstituzio plaza)a |

Zortziko txikia da bertsoen neurria, eta Markesaren alabaren doinuarekin abestu ohi da.
Jose Bizente Etxegarai
aldatuJose Bizente Etxegarai Donostiako inauteriekin oso lotuta egon zen. Donostiako inauteriak 1814 urtetik ospatzen dira, lehenengo erreferentzia historikoen arabera. Garai hartan lagun taldeek antolaturiko inauteria da, konpartsetan (edo eraldeak ere deituak) antolaturik eta erakunde ofizialetatik at.[3] [4]
Hasierako urte haietan Jose Bizente Etxegaraik eta Raimundo Sarriegik inauterietarako idatzitako pieza bereziak egiten zituzten, konpartsek erabili eta herritarrengan inauteri giro kutuna sortzen lagunduko zutenak.
Garai hartan idatzi zituen Plaza berriaren bertso hauek.
Hitzak
aldatuJatorrizkoak gipuzkeraz | Euskara batura egokituta edo |
---|---|
1.
Egun konsolagarri zorionekoa, amaseigarreneko Agorrillekoa: neurritu dana Plaza Donostiyakoa, aztu bear dubena len erretakoa.
Atzo goiz beranbuban Donostiko erriyan ekusgarririk asko zen Plaza Berriyan: alkiyak ipiñirik inguru guztiyan, agintariyak zeuden jarririk erdiyan.
An ziren kabildo ta Errege gizonak, an ziren gure junta obretako jaunak etxegille nagusi agintariyenak, ezpata-dantzari ta soñurik onenak.
Edertasun andi bat goizeko amaiketan zegoan jendezkoa leku guztiyetan: Plazan eta kaleko etxe berriyetan, arri pilla, leyo zar, pareta gañetan.
Arri urdiñ biribil lenbizikoetan atzo sartu dirade Plaza-kantoyetan paper eta dirubak frasko ederretan, noizbait jakin dadiyen ondorengoetan.
Ekarriko dirade bereala arriyak, egiteko bertatik pillare beriyak: guztiz izango dira sendo eta egokiyak, orpoetan urdiñak, gañean zuriyak.
Gero asiko dira egiten etxeak, ogei ta bosteraño posible ez obeak: berdintasunarekin banaita gabeak artuko dituztenak Plazan iru aldeak.
Kontzejuko etxeak artuko du urrena gure Plaza Berriko alde laugarrena: zimenduak sendoki egiñik aurrena, izango da herriko lanik ederrena. |
1.
Egun kontsolagarri zorionekoa, hamaseigarreneko Agorrilekoa: neurtu dena Plaza Donostiakoa, ahaztu behar dutena lehen erretakoa.
Atzo goiz beranduan Donostiako herrian ikusgarririk asko zen Plaza Berrian: aulkiak ipinirik inguru guztian, agintariak zeuden jarririk erdian.
Han ziren kabildo eta Errege gizonak, han ziren gure junta obretako jaunak etxegile nagusi agintarienak, soinurik onenak.
Edertasun handi bat goizeko hamaiketan zegoen jendezkoa leku guztietan: Plazan eta kaleko etxe berrietan, harri pila, leiho zahar, pareta gainetan.
Harri urdin biribil lehenbizikoetan atzo sartu dira Plaza-kantoietan paper eta diruak noizbait jakin dadin ondorengoetan.
Ekarriko dira berehala harriak, egiteko bertatik pilare berriak: guztiz izango dira sendo eta egokiak, orpoetan urdinak, gainean zuriak.
Gero hasiko dira egiten etxeak, hogeita bosteraino posible ez hobeak: berdintasunarekin hartuko dituztenak Plazan hiru aldeak.
hartuko du hurrena gure Plaza Berriko alde laugarrena: zimenduak sendoki eginik aurrena, izango da herriko lanik ederrena. |
Lehenengo lau bertsotan zehazten dira ekitaldiaren eguna, tokia, parte-hartzaileak eta helburua.
5. bertsoan flaskoak aipatzen dira. Egun obra baten irekiera ofiziala ("lehen harria jartzea") egiten denean kutxa batean zenbait dokumentu edo objektu jarri ohi dira, etorkizuneko arkeologoentzako "opari" gisa. Horixe da 5. bertsoan aipatzen dena: Harri urdin biribil lehenbizikoetan atzo sartu dira paper eta diruak frasko[6] ederretan, noizbait jakin dadin ondorengoetan.
Kristalezko flaskoetan sartu zuten testua hiru hizkuntzatan zegoen, zekor-larru txiki batean idatzita eta dena biribilean bilduta. Hauek ziren testuok:
Euskaraz | Euskaraz normalizatuta | Gaztelaniaz | Latinez |
---|---|---|---|
Donostiaco godartari Santu andia Sebastian martiri doatsua, eta zuec, uri onetaco Aingeru zaitzalleac lagunzayezute emengo gende-en nahi-izateai, eta zuen amparuan abiatzendan Plaza au eguizute zoriongui acabatu dediñ eta zuec ceroc emen bertaco echeac osoric eta sendo secula ascoan zairiaundu. Milla zortzi eun eta amazazpi-garren urtean. | Donostiako godartari Santu handia Sebastian martiri dohatsua, eta zuek, hiri honetako Aingeru zaintzaileak lagun iezaiozue hemengo jendeen nahi-izateari, eta zuen anparoan abiatzen den Plaza hau egizue zoriongi akabatu dadin eta zuek zeuok hemen bertako etxeak osorik eta sendo sekula askoan zairiaundu. Mila zortziehun eta hamazazpigarren urtean. | Vosotros esclarecido Martit San Sebastián á cuyo nombre está consagrado este pueblo y Angeles tutelares, á quienes ha sido encomendado, favoreced los votos de sus ciudadanos, y esta plaza comenzada bajo vuestros suspicios haced benignos que se vea concluída y por largos siglos conservad enteros y sanos sus edificios. Año MDCCCXVII. | Vos præclare Martir Sebastiane cui-sacrum est hoc oppidum Angelique ejus Tutelares favete votis civium atque Forum subvertris auspicis inchoatum benigne usque adfinem operis adducite ipsiusque ædificia sarta tecta in devum servate. Anno MDCCCXVII. |
Euskaltzaindiak, frasko hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du, flasko erabiltzea gomendatu du.
6. bertsoan "harri urdinak" eta "harri zuriak" aipatzen dira. Ardo zuriaren kolorea zuria ez den bezala, harri zuriaren kolorea ez da zuria, eta harri urdinaren kolorea ez da urdin-urdina. Kasu honetan harri urdina kareharria da, eta harri zuria hareharria. Kareharri "urdina" sendoagoa da eta zutabeen "orpoak" egiteko erabiltzen da, eta hareharri zuria meheagoa da eta zutabeen goiko aldea eta arkuak egiteko erabiltzen da. "Ekarriko dirade bereala arriyak, egiteko bertatik pillare beriyak: guztiz izango dira sendo eta egokiyak, orpoetan urdiñak, gañean zuriyak."
-
"Harri urdina", kareharria
-
"Harri zuria", hareharria
7. bertsoan erabiltzen den "banaita" hitzak "desberdintasun" adieran erabiltzen da.[8] "Berdintasunarekin, banaita gabeak" esanda, plazako hiru aldetan eraikiko ziren etxebizitza guztiak berdin-berdinak izango zirela azpimarratzeko erabiltzen du, haien arteko desberdintasunik gabe. Hori ez da gertatzen Donostiako Parte Zaharreko beste kaleetan, non kaleko etxe bakoitza desberdina izaten den, "banaita" handia dago etxeen itxuren artean.
8. bertsoak plazako laugarren aldean udaletxea egongo zela dio, "herriko lanik ederrena" izango zela.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zavala, Antonio. FESTARA. Jose Vicente de Echagaray. (Berre bertso guztien bilduma). Auspoa.
- ↑ «BERTSO / OLERKIen orrialdea» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Antero Aranzamendi, Juan Antonio. (2023). Eraldeak. Donostiako inauteriak XIX. mendean: Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak. Instituto Dr. Camino. Kutxa Fundazioa. ISBN 978-847173-615-4..
- ↑ Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-01-23). «Donostiako inauterien historia berreskuratu du Juan Antonio Antero Aranzamendik» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anabitarte, Baldomero. (1903). Gestión del municipio de San Sebastián en el siglo XIX. Donostia: Imprenta y encuadernación de Francisco Juenet, 51-55 or..
- ↑ a b «"Frasko" Euskaltzaindiaren Hiztegia - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
- ↑ «Bilaketa: "Banaita" - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-04).
- ↑ «"Banaita". Euskaltzaindiaren Hiztegia - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).