Donetskeko bonbardaketa (2022)

Donetskeko 2022ko bonbardaketa Donetsk hiriko erdialdeko (Donetskeko Herri Errepublika) azpiegitura zibilen aurkako eraso bat izan zen; Donetskeko Herri Errepublikako agintarien arabera, Ukrainako indarrek egindakoa. Erasoa 2022ko martxoaren 14ko goizeko 11:31 inguruan (UTC+3) gertatu zen, Errusiak Ukraina 2022an inbaditu zuenean. Bonbardaketek Donetsk erdialdeko Universitetskaya eta Artyoma kaleak izan zituen jomuga eta, DHEko funtzionarioek emandako informazioaren arabera, erasoak 20 zibil hil eta 9 zauritu zituen.[1] Geroago, balantzea 23 hildakori eta 28 zaurituri eguneratu zen.[2]

Donetskeko bonbardaketa
Irudia
Donetskeko erdigunea, bonbardaketa ostean.
MotaMisil-erasoa
Honen parte daUkrainako inbasioa
Data2022ko martxoaren 14a
(11:31; UTC+3)
KokalekuDonetsk (DHE)
Helburuprobokazio
Pertsona hilak23[1]
Pertsona zaurituak28[1]
Erantzule DHE (Ukrainaren arabera)
 Errusia (Ukrainaren arabera)
 Ukraina (DHEren arabera)
ArmaOTR-21 Tochka

Ukrainako agintariek, bestalde, Errusiari egotzi zioten atentatuaren errua, Kharkiv, Irpin eta Mykolaiven indar errusiarrek hildako zibilak estaltzeko bandera faltsuko operazio bat zela adieraziz; izan ere, ukrainarrek zeritzen eztanda-patroiak eta misilen arrasto ezak, bonba-auto baten moduko objektu finko batetik abiatuta gertatu zela zirudiela.[3] Donetskeko Herri Errepublikako agintariek, bestalde, esan zuten erasoa Ukrainako indarrek erabilitako Tochka-U misil taktikoen sistemak egin zuela, DHEko Indar Armatuek eraitsi egin zutena.[4]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu