Mykolaiveko gudua 2022ko otsailaren 26ko gauean hasitako gudu bat izan zen, 2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioko Hegoaldeko Ukrainako ofentsibaren parte. Gudu hau Errusiako Indarrak martxoan hiritik uxatu zituztenean amaitu zen; gainera, urte bereko apirilerako inguruko herri guztiak Ukrainaren kontrolpean zeuden.

Mykolaiveko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Mykolaiveko guduaren egoera, 2022ko otsailaren 26rako.
Data2022ko otsailak 26apirilak 8
LekuaMykolaiv, Mykolaiv Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak47°26′N 31°48′E / 47.43°N 31.8°E / 47.43; 31.8
EgoeraUkrainak irabazi[1]
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Aleksandr Zhuravlov
Errusia Andrei Ivanaev
Errusia Aleksandr Dvornikov
Errusia Sergei Dronov
Ukraina Dmitry Martxenko[4]
Ukraina Oleksandr Vinogradov[4]
Ukraina Sviatoslav Stetsenko[4]
Ukraina Vitali Kim[4][5]
Ukraina Ruslan Khoda[6]
Ukraina Jaroslav Txepurnoi[7]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Ukraina Zibil irregularrak[4]
Galerak
ezezaguna

ezezaguna


Hetman Sahaidachny fragata nahita hondoratuta[8]
Martxoaren 16rako:
>132 zibil hil;[6] 250 zauritu –denetara–[9]
Martxoaren 31rako:
c. 80 zibil hil; c. 450 zibil zauritu[10]
c. 250,000 zibil ebakuatu[11]

Mykolaiv hiria Itsaso Beltzeko ontzigintzarako hiri estrategikoki garrantzitsua da; hala, martxoaren 4an "Odesarako bidean errusiar indarren hurrengo maila bezala ikusi zen".[12] Hiriak, gainera, Hegoaldeko Bug ibaia zeharkatzen duen zubi iraunkor bakarra dauka.[13]

Gudua aldatu

Otsaila aldatu

2022ko otsailaren 26ko arratsaldeko orduetan, Errusiako 12 tankek Dnieper ibaiaren ertzean dagoen Kakhovka portu-hiria zeharkatzea lortu zuten eta, ostean, Mykolaiverantz abiatu ziren.[14] Vitaly Kim-ek Mykolaiv Oblasteko Gobernadoreak adierazi zuen hiriak bost ordu zituela errusiarren setioaren aurrean prestatzeko; hala, herritarrei eskatu zien barrikadak prestatzeko eta hiria defendatzeko boluntario izateko.[15][16] Era berean, artilleria eta bestelako armak ere prestatu zituzten.[17]

Arratsaldeko 18:52ak aldera, tankeak hiriaren kanpoaldean zeuden eta alkateak herritarrei etxean eta leihoetatik ahalik eta urrunen geratzeko agindua eman zien.[18] Handik gutxira, errusiar tropak hirian sartu eta Southern Bugaren inguruan bataila bat piztu zen hamar minutu geroago.[19] Zenbait txostenen arabera, tankeak "hiritik pasa ziren", hirian gelditu gabe.[20] Errusiako Indarrek Mykolaiveko Zooa ere hartu zuten.[21]

Gutxi gorabehera hiru orduko borrokaren ondoren, Ukrainako Indarrek errusiar indarrak urrundu zituzten, borrokak jarraitzen zuen arren –ustez, tanke guztiek hiria ez zutelako utzi–.[22] Borroka luzeak grabatu ziren Korabel'ny Raionean, bai eta hiriko Slobidska kaleko 6. portalean zein Erdiko Etorbidean.[23]

Otsailaren 27ko goizaldean, Ukrainako funtzionarioek adierazi zuten Errusiako Indarrak hiritik guztiz urrundu zituztela, Kimek Telegramen "Mykolaiv gurea da! Aintza Ukrainari!" (Миколаїв наш! Слава Україні[!]) argitaratu zuen ere.[24] Errusiako soldadu batzuk harrapatu zituzten arren, hiriak kalte handiak jasan zituen.[25][26][27]

Otsailaren 28an, Errusiar tropek Khersonetik Mykolaiverantz aurrera egin zuten, hiriaren kanpoaldera iritsi eta, egun bereko goizeko 11:00etan (UTC+3), bigarren eraso bati hasiera emanez.[28][29]

Martxoa aldatu

 
Mykolaiveko bizitegi-eraikinak, suntsiturik.
 
Misil anitzeko jaurtigailu baten misila, Mykolaiven, martxoaren 9an.
 
Mykolaiveko Eskualdeko Estatu-Administrazioaren eraikina Errusiaren aire-erasoaren ostean, martxoaren 29an.

Martxoaren 1ean, Ukrainako agintarien arabera, Baxtanka hiritik gertu zegoen errusiar konboi bat, Mykolaivetik iparraldera, garaitu zuten ukrainar indarrek.[30][31]

Martxoaren 2an, beste konboi errusiar bat garaitu zuten Voznesensk hirian, Mykolaivetik 80 kilometro ingurura, iparraldera, dagoen hiria. Garaipena Ukrainako Armada erregularreko tropek, Lurralde Defentsako kideek eta bertako boluntarioek burutu zuten.[32]

Ukrainako Itsas Armadak bere fragata bakarra eta Ukrainako Itsas Armadaren intsignia-ontzia zen Hetman Sahaidachnya, Mykolaiveko portuan nahita hondoratu zituen martxoaren 3an edo egun hori baino lehen. Egun horretan, portuan partzialki hondoratutako fragata bat erakusten zuen argazki bat argitaratu zen.[33]

Martxoaren 4an, Ukrainako Defentsa Ministroak baieztatu zuen Hetman Sahaidachnya nahita hondoratu zutela, Errusiako Indarren harrapatzea eragozteko.[34][35] Kimek geroago iragarri zuen Errusiako tropak hiritik kanporatu zituztela, azkeneko hauek kontraeraso bat burutzen ari ziren arren. Ukrainako soldaduek Kulbakino aire basea berreskuratu zuten.[36] Oleksandr Senkevitx alkateak esan zuen Errusiako tropak hiria erasotzen ari zirela iparraldetik, ekialdetik eta hegoaldetik. Ukrainako tropek Hegoaldeko Bug zeharkatzen zuen zubi kulunkari bakarraren kontrola zuten oraindik, errusiar indarrek Odesako portura iristeko biderik errazena zena.[37] Gero, Errusiako Indarrak hiriaren mugetatik haratago atzera egitera behartu zituzten ere.[38]

Martxoaren 7an, Ukrainako hamar soldadu hil eta beste dozenaka zauritu egon ziren Errusiaren aire-eraso batetan, Aire-Erasoko 79. Brigadaren kuartelaren aurka eginikoa, goizaldeko 05:15etan.[39][40] Geroago, Kimek esan zuen ukrainar indarrek Mykolaiveko Nazioarteko Aireportua berreskuratu zutela eta zibilek, bertatik, hiritik alde egin zezaketela.[41] Goizaldeko 05:00etan ere Errusiako tropak hiria bonbardatzen hasi ziren eta Kalibr-motako gurutzaldi-misil batek kuartel militar bat jo zuen, zortzi soldadu hil eta beste 19 zaurituz, beste zortzi soldadu desagerturik zeuden bitartean. Liskar gogorrak izan ziren hiriaren ekialdean, bai eta tanke-borroka bat hasi zen ere aireportuan. Bonbardaketak arratsaldean gelditu ziren, Ukrainako Indarrek Errusiako erasoa erabat zapuztu zutela adierazi zutenean.[38]

Kimek, martxoaren 11n, esan zuen ukrainar indarrek Errusiako tropak hiritik 15-20 kilometroraino atzera egitera behartu zituztela, bai eta tropa horien errenditzea negoziatzen ari zirela, inguruko zenbait unitateekin batera. Hiria eraso zuen Errusiako indarra nahiko ahula zela esan zuen; halere, indartsuagoa zitekeen batek hiria erraz harrapatzen zuela ohartarazi zuen. Bertako ospitale bateko mediku buruak, Alexander Dimyanov-ek, guduan zehar 250 ukrainar soldadu eta zibil zauritu zirela esan zuen, zeinetatik horietatik hamabi hil egin ziren.[42] Olga Dierugina-k, Mykolaiveko Auzitegi Institutuko zuzendariak, France-Presse agentziari esan zionez, beren gorputegiak 120 gorpu jaso zituen guduan zehar –zeinetatik 80 soldadu ziren eta, beste 30ak, zibilak–. Adierazi zuenez, hildakoen artean soldadu errusiarrak ere bazeuden.[43]

Indar errusiarrek minbizi-ospitale bat eta begi-klinika bat bonbardatu zituzten martxoaren 12an. Hurrengo egunean, martxoaren 13an, Kimek adierazi zuen errusiarrek gas-turbinen fabrika bat bonbardatu zutela. Geroago esan zuenez, erasoan bederatzi pertsona hil ziren.[44] Errusiako indarrek oraindik hiritik 20 kilometro urrun zeuden; halere, Hegoaldeko Bug ibaia zen hiria inguratua ez izatea saihesten zuen bakarra. Hiri-alkateak The Guardiani esan zionez, zibilak Odesara doan errepidetik ebakuatzen ari ziren; esan zuenez, momentura arte, 250,000 pertsona inguru ebakuatu zituzten.[45]

Zibilek hiriko kaleetako hainbat leku pneumatikoekin pilatu zituzten guduan zehar, molotov-koktelak erabiliz lehen hauek erretzeko eta errusiar tropak moteltzen saiatzeko hauek hirian sartzen baziren, ukrainar tropek beren tankeak helburu zituzten bitartean.[46][47] Mykolaiv Oblasteko Gobernadoreak, Vitali Kimek, berriz, defentsak antolatu eta jendea motibatu zuen sare sozialetan argitaratutako bideoen bidez.

Ruslan Khoda sarjentuak, aireportua defendatzen zuten ukrainar indarrek gidatu zituenak, adierazi zuen Errusiako tropek erasoak egiten ari zirela; zirudienez, ukrainar-defentsan ahultasunak probatzeko –ondorioz, sarritan, eraso aurretik zaintza-droneak ikus zitezkeen–. Dmitri Martxenko maior jeneralak, bestalde, hiriaren defentsa gidatzen zuenak, adierazi zuen Ukrainako indarrak errusiar tropen morala apurtzen saiatzen ari zirela, behin eta berriz hiria bonbardatuz.[40]

Martxoaren 15ean, Kimek esan zuen Ukrainako Indarrek Errusiako Indarrak hirigunetik urrundu eta hiriaren segurtasun-egoera bermatzea berlortu zutela.[48] Hurrengo egunean, martxoaren 16an, The New York Timesek argitaratutako albiste baten arabera, 132 gorpu aurkitu ziren hiri-gorputegian.[40]

Martxoaren 18rako, Ukrainako Indarrek Errusiako Indarren lerroak hautsi omen zituzten Mykolaiven, Kherson raionera atzera eramanez.[49] Martxoaren 18an bertan, Kalibr-motako bi misil errusiarrek, gertuko Kherson hiritik jaurtitakoak, Mykolaiven egoitza duen Ukrainaren Itsas Armada Bereziko 36. Brigadaren barraka militarra jo zuten; hiriaren iparraldeko aldirietan kokaturikoa eta unitate hartako soldaduak entrenatzeko erabiltzen dutena.[50] Erasoa gauean gertatu zen, soldaduak oheetan lo zeuden bitartean. Gainera, alarma jotzeko denbora nahikorik ez zen egon, Kherson ingurutik –hala, hurbilegitik– jaurti baitzituzten misilak.[51]

Hasieran, 45 soldadu ukrainar hil zirela jakinarazi zuten, hildako-kopuruak gora egingo zuela espero zen arren.[52][53] Belgikako Het Laatste Nieuws egunkariak jakinarazi zuenez, hiri-gorputegiaren eta ukrainar soldaduen arabera, gutxienez, 80 ukrainar soldadu hil zituztela gaur hartako erasoetan.[54] Hala ere, uste da barrakan zauden 200 soldaduetatik ia guztiak hil zirela; izan ere, hurrengo egunean soldadu bakar bat atera zen bizirik hondakinetatik eta, tenperaturak, gauean zehar, 6ºCtik azpira ailegatu ziren ere.[51]

Martxoaren 29an, Volodymyr Zelenskyk eta tokiko agintariek esan zuten Errusiaren Errusiaren misil-eraso batek eskualdeko administrazio-egoitza jo zuela, Mykolaiven; eraso hartan, gutxienez 35 pertsona hil ziren,[55] bai eta, gutxienez, beste 33 zauritu ere egon ziren.[56][57]

Apirila aldatu

Apirilaren 8an, Ukrainak esan zuen "ia ez zegoela" Errusiako Indarrik Mykolaiv eskualdean.[58] Hala ere, apirilaren 16tik aurrera, Errusiako Indarrek hiriaren aurkako bonbardaketak egiten jarraitu zuten.[59]

Apirilaren erdialdean, hiriak bere ur-hornidura nagusia galdu zuen; izan ere, Dnipro ibaitik ur geza ekartzen zuen hodiek kalte ezberdinak jaso zituzten guduaren testuinguruan. Ondorioz, Mykolaiveko biztanleak ibai eta erreketako uretan eta ondoko herri eta hirietako ur-dohaintzetan oinarritu behar izan zuten. Vitali Kim-ek, eskualdeko administrazio militarreko buruak, hurrengo egunetan ur-hornidura ahalmenaren erdira itzuliko zuela agindu zuen, "putzuak, ura arazteko ekipoak eta gatzgabetze-plantak erabiliz". Egun, bonbardaketek eta gurutzaldi-misilen erasoek jarraitzen dute, hiriak Ukrainako kontrolpean jarraitzen duen arren.[60]

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.washingtonpost.com/world/2022/04/09/mykolaiv-nervous-russia-military-moves-south/
  2. https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3451811-practically-no-invaders-left-in-mykolayiv-region-head-of-administration.html
  3. https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3469960-russian-forces-again-shell-mykolaiv-using-smerch-mlrs.html
  4. a b c d e f g https://www.nytimes.com/2022/03/06/world/europe/ukraine-beats-russia-mykolaiv.html
  5. a b https://interfax.com.ua/news/general/809109.html
  6. a b https://www.nytimes.com/2022/03/15/world/europe/ukraine-mykolaiv-russia-war.html
  7. a b https://www.nytimes.com/2022/03/19/world/europe/ukraine-marines-russian-missile-mykolaiv.html
  8. https://www.thedrive.com/the-war-zone/44563/the-ukrainian-navys-flagship-appears-to-have-been-scuttled
  9. https://www.bbc.com/news/world-europe-60711659
  10. https://english.alarabiya.net/News/world/2022/03/30/Local-mayor-says-80-civilians-killed-in-Ukraine-s-Mykolayiv-since-start-of-war
  11. https://www.theguardian.com/commentisfree/2022/mar/14/mykolaiv-awaiting-siege-ukrainians-war-russia
  12. Walker, Shaun. «Russian forces push to take key port of Odesa as fighting near Kyiv rages» The Guardian (4 March 2022).
  13. (Ingelesez) «Russian Offensive Campaign Assessment, March 4» Institute for the Study of War 4 March 2022.
  14. (Ukraineraz) «Миколаїв готується до кругової оборони: до міста прориваються 12 танків» 24tv (24-Канал) 26 February 2022.
  15. (Ukraineraz) Mazurenko, Alona. (26 February 2022). «Миколаїв готується до кругової оборони: пруть ворожі танки» 24tv (24-Канал).
  16. «Russian invasion update: Mykolaiv preparing for all-round defense, tanks break through from Kakhovka» Ukrinform (Ukrinform) 26 February 2022.
  17. (Ukraineraz) Kornilov, Mikhailo. (26 February 2022). «Миколаїв готується до кругової оборони» Telegraf (Telegraf).
  18. (Ukraineraz) «Миколаїв готується до оборони: розвели міст через річку, а людей просять не виходити» TSN (Televiziyna Sluzhba Novyn) 26 February 2022.
  19. (Ukraineraz) Kniazhik, Oksana. (26 February 2022). «Бои за Николаев: в городе слышны выстрелы, объявлен сбор медиков» 24tv (24-Канал).
  20. (Ukraineraz) Poliakovska, Tanya. (26 February 2022). «Танки пройшли через Миколаїв зі стріляниною – ОДА» Unian (Ukrainian Independent Information Agency).
  21. (Ukraineraz) «У передмісті Миколаєва йде танковий бій» Niknews 26 February 2022.
  22. (Ukraineraz) Kushnerik, Tetyana. (26 February 2022). «У Миколаєві тероборона дала бій російським танкам» Glavkom (ГЛАВКОМ).
  23. (Ukraineraz) «В Николаев заходили российские танки: что известно» VN (Vechernyy Nikolaev [uk]) 26 February 2022.
  24. (Ukraineraz) «Миколаїв залишається під контролем України» TSN (Televiziyna Sluzhba Novyn) 26 February 2022.
  25. https://twitter.com/GoncharenkoUa/status/1497851093962870784
  26. (Ukraineraz) «Инсайдер Украина Новости Война» Telegram (via Twitter link) (Insider Ukraine) 27 February 2022.
  27. https://twitter.com/MilitaryLandnet/status/1497674630781456397
  28. Several killed as Russian rockets pound Ukraine's Kharkiv. .
  29. «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, FEBRUARY 28, 2022» Institute for the Study of War 28 February 2022.
  30. (Ukraineraz) Mazurenko, Alona. (2 March 2022). «У Миколаєві висадився ворожий десант. Людей просять покинути вулиці» Українська Правда (Ukrayinska Pravda).
  31. (Ukraineraz) «Міський голова Миколаєва розповів про ситуацію в місті» TSN (Televiziyna Sluzhba Novyn) 2 March 2022.
  32. (Ingelesez) Trofimov, Yaroslav. (16 March 2022). A Ukrainian Town Deals Russia One of the War's Most Decisive Routs. Wall Street Journal.
  33. (Ingelesez) Evans, Michael. «Ukraine scuttles its flagship frigate as the Russians close in» The Times ISSN 0140-0460..
  34. Hetman Sahaidachny frigate, being under repair, flooded not to get to enemy – Reznikov. Interfax Ukraine.
  35. Evans, Michael. (4 March 2022). «Ukraine scuttles its flagship frigate as Russians close in» The Times ISSN 0140-0460..
  36. Ukrainian defenders repelled attack on Mykolaiv city, fighting continues on outskirts. Ukrinform 4 March 2022.
  37. (Ingelesez) Schwirtz, Michael. (2022-03-04). «In a surrounded Ukrainian city, residents vow to fight to the end.» The New York Times ISSN 0362-4331..
  38. a b Michael Schwirtz. (March 7, 2022). «Ukrainian forces have repelled another Russian assault on Mykolaiv, officials say.» The New York Times.
  39. Stefanie Glinski. (14 March 2022). «Russia's Road to Odesa Runs Through Mykolaiv» Foreign Policy.
  40. a b c Michael Schwirtz. (16 March 2022). «'I'm Not Scared of Anything': Death and Defiance in a Besieged Ukrainian City» The New York Times.
  41. «Ukrainian forces have retaken Mykolayiv regional airport, says governor» Reuters 2022-03-07.
  42. Andrew Harding. (2022-03-12). «Battle for Mykolaiv: 'We are winning this fight, but not this war'» BBC.
  43. «In a Mykolaiv morgue, corpses pile up in the snow» Agence France-Presse (Deccan Herald) 11 March 2022.
  44. «Nine Killed by Bombing in Southern City of Mykolaiv: Regional Governor» Agence France-Presse (The Moscow Times) 2022-03-13.
  45. Nataliya Gumenyuk. (14 March 2022). «In Mykolaiv, a city awaiting a siege, it's clear that all Ukrainians are now people of war» The Guardian.
  46. Nick Martin. (15 March 2022). «Ukraine war: Buses hurtle along Mykolaiv's deserted streets on the only safe route out of the city» Sky News.
  47. Carole Landry. (15 March 2022). «Scenes from the Resistance» The New York Times.
  48. (Ingelesez) Reuters. (2022-03-15). «Russian forces have been pushed back slightly from Ukraine's Mykolayiv city, says governor» Reuters.
  49. (Ingelesez) Journal, Yaroslav Trofimov | Photographs by Manu Brabo for The Wall Street. (2022-03-18). «Ukrainian Counteroffensive Near Mykolaiv Relieves Strategic Port City» Wall Street Journal ISSN 0099-9660..
  50. (Ingelesez) «Russian Rocket Attack Turns Ukrainian Marine Base to Rubble, Killing Dozens» MSN.
  51. a b (Ingelesez) «Ukraine conflict: Scores feared dead after Russia attack on Mykolaiv barracks» BBC News 2022-03-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  52. «Russians hit army barracks in Mykolaiv in southern Ukraine, leaving dozens dead: reports» Fox News 19 March 2022.
  53. (Ingelesez) «Ukraine war latest: Gun battles as Russian troops reach Mariupol city centre, says mayor» BBC News.
  54. Txantiloi:Flemish «Onze oorlogsjournalist Robin Ramaekers na bombardement in Mykolaiv: "Een van de zwaarste klappen voor het Oekraïense leger tot nu toe"» Het Laatste Nieuws 18 March 2022.
  55. Death toll rises to 35 from strike on government building in Ukraine's Mykolaiv, governor says. Reuters 2022-04-02.
  56. (Ingelesez) «12 people killed in Russian airstrike on government building in Mykolaiv» www.ukrinform.net.
  57. Thomas N.. (2022-03-29). Twelve killed in Ukraine's Mykolaiv as rocket blasts hole in regional HQ. Reuters.
  58. (Ingelesez) «Practically no invaders left in Mykolayiv region – head of administration» www.ukrinform.net.
  59. «Ukraine says five killed in shelling in city of Mykolaiv» reuters.com 16 April 2022.
  60. «People in Mykolaiv forced to use water from the river because of damaged pipeline» CNN 17 April 2022.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu