Dominick Arduin (1961– 2004) esploratzaile frantses ospetsua izan zen. Iparburura eskiatzen joateko saiatu zen baina bidean desagertu zen.

Dominick Arduin
Bizitza
Jaiotza1961
Herrialdea Frantzia
Heriotza2004ko martxoa (42/43 urte)
Heriotza modua: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

Biografia aldatu

Haurtzaroan Alpetan bizi izan zen. Haren bizitza ez zen erraza izan. Umezurtz gelditu zen oraindik haurra zenean. Bi ahizpa ziren baina bestea gaztea hil zen. Minbiziari aurre egin behar izan zitzaion, bestetik 1988 Finlandiara joan zen. Hamabost urtez Laponian lan egin zuen gida bezala. Hiritartasun bikoitza eskuratu zuen.

2001eko udaberrian Arduinek Iparburu magnetikora heldu zen. 2003an Iparbururaino heldu nahi zuenean erreskatatu behar izan zuten. Izoztea zela eta, oinetako behatz gehienak ebaki behar izan zizkieten. 2004ko martxoaren 5ean berriro ere proiketuari heldu zion; helburua Iparburura eskiatzen bakarka heltzen zen lehenengo emakumea izatea zen. Siberiako Arctichesky lurmuturratik atera zen. Bidaiaren egun bat eta gero, bere kontaktua galdu egin zen. Helikopteroz haren bila ibili ziren eta berarkin zihoan Frédéric Chamard-Boudet[1] bidaiaria aurkitu zuten, baina Arduin ez zen agertu. Martxoaren 21ean bilaketa bertan behera gelditu zen. Hipotesi errazena itota hil zela da.[2][3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu