Dnieperreko zentral hidroelektrikoa

Dnieperreko zentral hidroelektrikoa (ukraineraz: ДніпроГЕС - DniproHES, errusieraz: ДнепроГЭС - DneproGES) Ukrainako Dnieperren ibilguan dagoen zentral hidroelektriko bat da, Ukrhydroenergo enpresa nazionalak kudeatua. Zaporizhia hiri inguruan kokatua, herrialdeko handiena eta Europako handienetariko bat da.

Dnieperreko zentral hidroelektrikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Zaporizhiako oblasta
Ur-masaDnieper
Koordenatuak47°52′10″N 35°05′10″E / 47.8694°N 35.0861°E / 47.8694; 35.0861
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1927
Inaugurazioa1932
JabeaUkrhydroenergo
Ondarea
Potentzia instalatua1.548 megawatt

Viktor Vesnin eta Nikolai Kolli arkitekto konstruktibistek presa eta bere eraikinak diseinatu zituzten. Eraikuntza 1927an hasi eta 1932an amaitu zen, Ukrainako SESen lehen planta hidroelektrikoa sortuz. Sortzen dituen 560 MWek bere garaiko estazio hidroelektriko sobietar handiena bihurtu zuten, Zaporizhia, Kryvyi Rih eta Dnipropetrovsk industrialdeen garapena bultzatuz, estazioak emandako energiarekin hazi zirenak, energia kontsumo handiko industrien garapena ahalbidetuz, aluminioaren ekoizpena kasu, funtsezkoak izan zirenak Sobietar Aire Indarrarentzat.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.