Dixie (baita Dixieland ere)[1][2][3][4] Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldearen ezizen bat da, bereziki Ameriketako Estatu Konfederatuak osatu zituzten estatuena.[5] Jatorriz, terminoa Mason-Dixon lerroaren hegoaldeko estatuei soilik dagokie, baina orain erreferente kultural bat gehiago da, hegoaldetar "sentitzen" diren Estatu Batuetako zatiei erreferentzia eginez. Gainera, terminoa estu lotuta dago estatubatuar askok konfederatuen banderarekin lotzen dituzten sentimenduekin.[6]

Dixie
Bayou Navigation in Dixie, 1863.jpg
Geografia
Dixie states map.svg
Koordenatuak34°N 86°W / 34°N 86°W / 34; -8634°N 86°W / 34°N 86°W / 34; -86
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Alabama

Estatu Batuen barnean kokapen geografiko moduan, Dixie, orokorrean, 1860aren amaieran eta 1861aren hasieran Amerikako Estatu Konfederatuak eratzeko banandu ziren hegoaldeko hamaika estatuak dira. Hauek dira (sezesio ordenan): Hego Carolina, Mississippi, Florida, Alabama, Georgia, Louisiana, Texas, Virginia, Arkansas, Ipar Carolina eta Tennessee. Maryland ez zen inoiz Batasunetik banandu, baina bertako herritar askok Konfederazioaren alde egin zuten.

EtimologiaAldatu

Dixie kontzeptuak lurralde horien kontrola Frantziaren eskuetan zegoen garaietatik dator. Louisianan egindako garaiko bileteek, "ten" ordez, "dix" hitza zeramaten, "hamar" euskaraz. Hortik "Dix land" ideia sortu zen; hortik "Dixie Land" eta, azkenik, Dixieland sortu zen.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Oh, Soo. «Which states do you think belong in the South?» Vox.
  2. Wilson, Charles & William Ferris. Encyclopedia of Southern Culture. Univ. of Pennsylvania Telsur Project ISBN 978-0-8078-1823-7..
  3. Vance, Rupert Bayless. (1982). Regionalism and the South. Univ. of North Carolina Press, 166 or..
  4. (Ingelesez) Williamson, David. (1999-6-2). UNC-CH surveys reveal where the ‘real’ South lies. .
  5. (Ingelesez) Encyclopedia Britannica. Dixie. .
  6. (Ingelesez) «'The Confederate Battle Flag': Clashing Symbols» New York Times 2005-4-3.

Kanpo estekakAldatu