Dismalandek Banksy kale-artistak antolatutako aldi baterako arte-proiektu bat izan zen, Somerset eskualde ingeleseko Weston-super-Mare kostaldeko herrian kokatua. Sekretuan prestatu zen, eta 2015eko abuztuaren 21eko asteburuan ireki zen. 36 egunez egon zen irekita. Disneyland distopiko baten eran aurkeztu zen, eta Banksyk honela deskribatu zuen: "Haurrentzako desegokia zen familientzako parke tematikoa"[1].

Dismaland
Jatorria
Sortzailea(k)Banksy
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaTropicana, Weston-super-Mare (en) Itzuli
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaSomerset
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaNorth Somerset
Parrokia zibilWeston-Super-Mare
HerriWeston-super-Mare
Koordenatuak51°20′27″N 2°58′58″W / 51.3409°N 2.9828°W / 51.3409; -2.9828
Map
Emanaldia
Hasiera-data2015eko abuztuaren 22a
Amaiera-data2015eko irailaren 27a
dismaland.co.uk

Artistak eta lanak aldatu

Banksyk hamar lan berri sortu zituen parkerako eta erakusketa beraren egitura antolatu zuen zuen. Ikuskizunak. Egun bakoitzeko 4.000 sarrera saldu ziren, bakoitza 3 liberatan[2].

Banksyk 60 artista gonbidatu zituen lanak prestatzera, eta 58 artistek gonbidapena onartu eta lanak erakutsi zituzten. Horien artean:

Lanek itxura negatibo eta pesimista bat ematen zuten[3]: suntsituriko gaztelu beldurgarriak, karroza-istripu batean Errauskine hil berria, babes bila dabiltzan errefuxiatuez beteriko txalupak putzu batean noraezean, kamioi pare bat dantzan, Herioa sega eta guzti talka-autoetan gidari...

Ikuskizunak aldatu

Irekita egon zen asteetan, ostiraletan musika kontzertuak egon ziren, eta musikarien artean Run The Jewels, De La Soul, Damon Albarn eta Pussy Riot taldeak jo zuten[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. (Ingelesez) Banksy Dismaland exhibition revealed. 2015-08-20 (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
  2. (Ingelesez) correspondent, Mark Brown Arts. (2015-08-20). «Banksy's Dismaland: 'amusements and anarchism' in artist’s biggest project yet» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).
  3. «Ongi etorri Dismaland-era, bizitza ez baita beti maitagarrien ipuina | Klaketa» www.klaketa.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Ingelesez) Schwab, Katharine. (2015-08-20). «Welcome to 'Dismaland': A Theme Park by Banksy» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2019-06-11).