Discina melaleuca
Discina melaleuca Discinaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen.
Discina melaleuca | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Discinaceae |
Generoa | Discina |
Espeziea | Discina melaleuca Bres., 1892 |
Sinonimoak: Paradiscina melaleuca, Gyromitra melaleuca. Peziza melaleuca.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: 2 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, disko itxurakoa, gutxi-asko tolestua eta zerebriformea.
Himenioa: arre-marroi koloretik arre-beltzaxkara.
Hanka: Laburra eta zuria.
Haragia: Zurixka, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Melaleuca epitetoa grekotik dator, beltza esan nahi duen "mélas" hitzetik eta zuria, esan nahi duen "leuco" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuSukaldaritzako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPachyella violaceonigra delakoarekin nahas daiteke, hau lurrari oso itsatsita ateratzen delako bereizten da.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberrian basoetan ateratzen da. Urria.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 737 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.