Pachyella violaceonigra

Pachyella violaceonigra Pezizaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Urria denez, toxikoa izan ez arren, hobe ez biltzea.

Pachyella violaceonigra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPezizaceae
GeneroaPachyella
Espeziea Pachyella violaceonigra
Pfister, 1974

Sinonimoak: Pachyella barlaeana, Peziza barlaeana.

Deskribapena

aldatu

Apotezioa: 3 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, zabaldutako disko itxuran, lurrera oso itsatsia, ezin da osorik jaso hautsi gabe.

Himenioa: Zimurtsua, arre-gorrixka edo arre-beltza. Kanpoko aldea zuri-krema kolorekoa.[2]

Haragia: Lodia, hauskorra, zurixka eta usaingabea.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Disciotis venosa delakoarekin nahas daiteke, honek kloro usaina du. Discina perlata eta Discina melaleuca delakoekin ere bai, hauek espora desberdinak dituzte.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian. Lur buztintsu biluzietan. Urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 752 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micologia, fichas micológicas,. Asociación cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradía Vasca de Gastronomía..

Kanpo estekak

aldatu