Dios salve al conselleiro

"Dios salve al conselleiro" Siniestro Total Vigoko taldearen abesti bat da, single eran 1986an DRO zigiluak argitaratua[1]. Singleari izena ematen dion gaia Derribos Arias taldearen "Dios salve al lendakari" abestiaren bertsioa da (Poch donostiarrak idatzia); gazteleraz, baina Galiziara egokitua (Julian Hernández taldekidearen eskutik)[2].

Dios salve al conselleiro
Siniestro Totalen musika-lana
Egilea(k)Siniestro Total
Argitaratze-data1986
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Deskribapena
OinarrituaDios Salve al Lendakari
HitzakPoch eta Julián Hernández (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaPoch

Non batzuek zioten:

« Dios salve al Lendakari, él no es un rastafari, él es un txistulari. »
Derribos Arias

Besteek diote:

« Dios salve al conselleiro, él no es un botafumeiro, es sólo un rianxeiro. »
Siniestro Total

Singlearen beste aldeak ere bertsio bat dakar, "Viene el verano" kantua, The Undertonesen "Here Comes the Summer" konposizioaren bertsioa.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Siniestro Total - Dios Salve Al Conselleiro» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  2. «Siniestro Total - Dios salve al Conselleiro (Dios salve al lehendakari)» www.siniestro.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).

Kanpo estekak

aldatu