Dioklezianoren termak

Dioklezianoren Termak» orritik birbideratua)

Dioklezianoren termak (latinez Thermae Diocletiani), Antzinako Erromako terma handienak izan ziren. 3.000 pertsona baino gehiagorentzako tokia zuten.

Dioklezianoren termak
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Italiako udalerriRoma Capitale
Municipio of RomeMunicipio I
Koordenatuak41°54′10″N 12°29′54″E / 41.9028°N 12.4983°E / 41.9028; 12.4983
Map
Ondarea
Kontaktua
HelbideaVia Enrico de Nicola, 79 - Roma eta Piazza delle Finanze 1 - 00185 Roma

Historia

aldatu

298. urtean, bainuetxe handi baterako lanen enkargua ematen da, Diokleziano enperadoreak sustatuak. Termak, 305ean datatuak daude, eta zenbait enperadoreren agintaldietan osatuak izan ziren. Dioklezianoren Termak, erabiltzen jarraitu ziren, godoek, terma hauek urez hornitzen zituzten akueduktuen ur isuria eten zuten arte, 537an.

Diokleziano, termen eraikuntzan lan behartuetara zigortutako milaka kristauren heriotzagatik salatua izan zen. Lanak amaitu zirenean, 305ean, enperadore izateari utzi zion. 1561ean, Pio IV.a aita santuak, Michelangelori, martiri guzti horien omenezko eliza bat eraikitzea agindu zion, termak aurkitzen ziren tokian bertan: Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika.

2008ko azaroan, termetako X. gela, berriz publikoari irekita geratu zen, 30 urtez zaharberritze lanak egin ondoren.

Ezaugarriak

aldatu

Terma hauen egitura, Karakalaren termen antzerakoa zen, mende bat lehenago eraikiak, eta ia edukiera erdiarekin. Adreiluz eraiki ziren, barnealdean haitzurdinez estalia, eta iztukuz kanpoaldean, zoladurako mosaikoen aberastasuna nabarmendu behar delarik. Termen zati handi bat, hauen zenbait gune, eliza eta beste eraikuntza batzuetarako oinarri gisa erabili izanari esker mantendu dira: termen multzoan, gaur egun, Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika (tepidariumean), San Bernardo alle Terme eliza (bi gela zirkularretako batean), eta Erromako Museo Nazionalaren zati bat, baina multzoak hartzen zuen 13 hektarea karratuko eremu gehiena desagertu egin da.

Termak, hegomendebalderantz begira zeuden, eguzki energiak caldariuma bero zezan frigidariumari eragin gabe. Hartzen zuten eremu handia zela eta, inguruko kaleetan, termen hondakinak ikus daitezke.

Beste terma ospetsu batzuk

aldatu

Kanpo estekak

aldatu