Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika
Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika (latinez: Beatissimae Virgini et omnium Angelorum et Martyrum, euskaraz: «Aingeruen eta martirien Amabirjinaren basilika») Erromako basilika bat da, Castro Pretorio rionean kokaturik dagoena.
Santa Maria degli Angeli e dei Martiri basilika | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°54′11″N 12°29′49″E / 41.9031°N 12.4969°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Virgin of the Angels (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Luigi Vanvitelli |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Dimentsioak | 105 () × 128 () m |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | piazza della Repubblica - Roma |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuDioklezianoren termetako frigidarium-aren hondarretan eraiki zen. Antonio del Duca monje siziliarrak 1541 urtean bertan bisio bat izan zuen nola esklabu kristauak izan ziren termak eraiki zituztenak eta Pio IV.a Aita Santuari eskatu zion eliza bat eraiki zezala haien omenez. Michelangelo Buonarrotik egin zuen diseinua termen hondarrak erabiliz eta bertan aritu zen lanean 1563 eta 1564an. 1749an Luigi Vanvitelli arkitektoak barnealdea dekoratu eta eraikin gehigarriak egin zizkion.
Deskribapena
aldatuGreziar gurutzeko oinarria du, transeptu nagusi bat eta kubo itxurako kaperak alboetan. Transeptuak 90'8 metrotako luzera du eta lurrean eguzkiaren meridianoa[1] irudikatu zuen Francesco Bianchinik, Klemente XI.a Aita Santuak hala eskatuta.
Ez dago benetako aurrealderik, termen gelako horma batean egindako sarrera sinple bat baizik.
Iruditegia
aldatu-
Elizaren ikuspegia.
-
Sarrera.
-
Habeartea.
-
Aldare nagusia.
-
Eguzkiaren meridianoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «osservazione_stelle ITALIANO | Basilica di Santa Maria degli Angeli e dei Martiri alle Terme di Diocleziano di Roma» www.santamariadegliangeliroma.it (Noiz kontsultatua: 2018-06-02).