Didymium nigripes Didymiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Didymium nigripes
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaMyxogastria
OrdenaPhysarales
FamiliaDidymiaceae
GeneroaDidymium
Espeziea Didymium nigripes
Fries, 1829

Sinonimoak: Didymium porphyropus, Didymium microcarpon, Didymium tenue, Didymium microcarpon var. nigripes.

Deskribapena

aldatu

Esporangioa: Gregarioak, pedunkulatuak, globo itxurakoak edo erdiesferikoak, askotan behean unbilikatuak, 0,3-0,7 mm (1,5-2 mm bitarteko pedunkuluarekin).

Peridioa: Mintzezkoa, fuligineo kolorekoa, baina karezko kristal zuriz estalia.

Pedunkulua: Liraina, tentea, arre iluna edo beltzaxka, zurbila eta zeharrargia goialdean.

Hipotaloa: Diskoidea, beltza.

Kapilizioa: Harizpi arre edo koloregabez osatua, delikatua eta adar gutxikoa.[2]

Etimologia: Nigripes epitetoa latinetik dator, beltza esan nahi duen “niger” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pes” hitzetik. Hankaren koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

aldatu

Hosto hiletan, belarren zurtoinetan, eroritako adartxoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 597 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Didymium nigripes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu