Deustuko elizatea

Deustuko Elizatea» orritik birbideratua)

Deustuko elizatea Bizkaiko udalerri independentea izan zen, 1925eko urtarrilaren 1 arte;[1] egun hartan, Bilbori anexionatu zioten, Bilbok lur gehiago behar zuelako. Nekazaritzako udalerria zen Deustu, eta udaletxea San Pedro elizaren ondoan zegoen. Udalerriaren erdigunea izen bereko plaza zen, pilotalekuarekin batera.

Deustuko elizatearen armarria.

Udalerria bi aldetan banaturik zegoen: goierria, baserritarra; eta erribera, arrantzalea. Dena den, gaur egungo Deustuko San Pedroko auzoaren iparraldean Ybarra familiak jauregi bat eraikiarazi zuen 1893ean. Jauregi hura oso handia zen, eta auzoaren lurralde gehiena hartzen zuen; hipodromo bat ere bazeukan. Sarrikoko gainean, ostera, Zubiriatarren etxaldea zegoen, egun Larrako dorretxea dagoen tokian.

Biztanleria aldatu

Biztanleriaren bilakaera
Errolda
urtea
Biztanleria

1842 1.299
1857 1.819
1860 1.899
1877 2.323
1887 2.972
1897 3.747
1900 4.142
1910 5.777
1920 7.911

XIX. mendearen hasieran, nekazaritzako herri txikia zen Deustu. Mendeak aurrera egin ahala, ordea, eta industrializazioaren garapenarekin batera, biztanle kopurua haziz joan zen, Bilbo Handia industrialitzen zen eran. Ondoko taulan, elizateko biztanle kopuruaren datuak ageri dira, 1925. urtean Bilbok anexionatu arte.

Elizatera etorritako bizilagun gehienak, eraiki ziren langile auzo berrietan kokatu ziren, gaur egungo Deustuko San Pedroko auzoaren hegoaldean. Egun, Deustuk 50.000 biztanletik gora dauzka, anexioa gertatu zenean baino sei aldiz gehiago, alegia. Deustuko San Pedro, Arangoiti, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoak biltzen ditu.

Gehiago jakiteko aldatu

Udalbatza[2] aldatu

 
Deustuko elizateko udaletxea eta San Pedro eliza.

1914ko Udalbatza, 1913ko azararoaren 9ko udal hauteskunde ondoren eratutakoa: EAJ 7 zinegotzi, kontserbadore erregezaleak 6. Udalbatzarraren osaketa:

  • Alkatea: Benito Santamarina Zarate (EAJ)
  • Alkate ordea: Jose Olabe Barinaga (EAJ)
  • Lehenengo sindikoa: Tomas Aldekoa Kukullu (EAJ)
  • Bigarren sindikoa: Eugenio Olabarrieta Arteta (EAJ)
  • Zinegotziak

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Txema LUZURIAGA: «Deustuko argazkiak», Euskonews & Media, 341. zenbakia, 2006.
  2. Deustuko Memoria bloga

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu