Dennis Joseph Enright

Dennis Joseph Enright (Leamington, Warwickshire, Ingalaterra, 1920ko martxoaren 11Londres, Ingalaterra, 2002ko abenduaren 31) poeta, eleberrigile eta kritikari ingelesa izan zen.

Dennis Joseph Enright
Bizitza
JaiotzaRoyal Leamington Spa (en) Itzuli1920ko martxoaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2002ko abenduaren 31 (82 urte)
Heriotza modua: eritasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria
Enplegatzailea(k)Warwickeko Unibertsitatea
Singapurreko Unibertsitate Nazionala
Jasotako sariak

Discogs: 3670213 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Leamington Collegen eta Downing Collegen (Cambridge) egin zituen ikasketak. 1947tik 1950era, ingeleseko irakasle aritu zen lanean Alexandriako Unibertsitatean. Hainbat katedra izan zituen Konan (Japonia), Berlin eta Bangkoken. Ondoren, Singapurreko Unibertsitateko irakasle izan zen.

Enrightek ezagutzen dituen lekuak erakusten ditu poemetan, eta baita gainbeheran diren zibilizazioek dituzten arazoak ere. Poesia-bildumen artean, aipagarriak ditu: Bread rather than Blossoms (1956, "Ogia loreen ordez"), Japoniako bizitzaren hainbat alderdi aztertzen dituena; Some Men are Brothers (1960, "Gizon batzuk anaiak dira"), Siam, Berlin eta Japoniari buruzko poemak biltzen dituena; Addictions (1972, "Zaletasunak"); Daughters of Earth (1972, "Lurraren alabak"), eguneroko bizitzaren egoerak erakusten dituena; Rhyme Times Rhyme (1974, "Errima-denborak"); Sad Ires (1975, "Hira tristeak"); A Faust Book (1979).

Eleberrigile gisa, aipatzekoak ditu: The Apothecary´s Shop (1957, "Botika denda"), Conspirations and Poets (1966, "Konspirazioak eta poetak") eta Man is an Onion (1972, "Gizona tipula da").

Erreferentziak aldatu