Ireki menu nagusia

Denis Levaillant (Paris, Frantzia, 1952ko abuztuaren 3a -) frantses musikagilea eta pianista da.

Denis Levaillant
Bizitza
Jaiotza Paris1952ko abuztuaren 3a (67 urte)
Herrialdea  Frantzia
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea eta musikagilea
Mugimendua musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm3126297

BiografiaAldatu

Nancyn egin zituen piano- eta musika-idazketarako ikasketak. 1970eko hamarraldian berdin-berdin ikus zitekeen piano-errezitaletan edo jazz-kontzertuetan. Ondoren filmetako eta ikuskizun musikaletarako musika osatzen hasi zen. 1981ean Bleu 17 elkartea sortu zuen, ikuskizun-modu berrietara zabalik zegoena. 1995ean, berriz, Frédéric Leibovitzekin batera Musika generalista bulegoa sortu zuen, ikus-entzunezko alor guztiak lantzen zituena.

Koreografoekin eta antzerki-zuzendari ospetsuekin lan egin zuen: Le Jardin du sanglier (1979, Basurdearen lorategia), Les Pas perdus (1983, Urrats galduak). Jarduera horiez gainera, azpimarratzekoa da Levaillantek zuen idazteko gaitasuna; hainbat aldizkaritan idatzi zuen: Le Monde de la musique, Revue d´esthétique, Corps écrit. Liburu bat ere idatzi du: L´Improvisation musicale (1980).

Irrati-ekoizlea ere bazen, eta RAIko Italia saria irabazi zuen Speakers (1988) bere irratirako poemagatik, eta Tendanza nazioarteko saria Piano solo Piano ikuskizunagatik (1987). Operaren (OPA mia, 1990) eta zirkuaren (Piano Circus, 1993) alorretan ere aritu da, eta baita zineman ere. Levaillanten katalogoa hirurogei partiturak osatzen zuten 1999an. Musika-lan nagusiak hauek ditu: Harri beltzak, hamabi ahots mistotarako (1984); Gesualdoren hilobia (1995); Narzisoren ohiartzuna, piano eta orkestrarako kontzertua (1996), Ipuin-paisaiak, orkestrarako bost pieza (1998). Katalogo hori mestizaje-gune bat da, Afrika, jazza, pop ingelesa, Ravel, Debussy eta abar maisutasun handiz nahasten dituena.

ErreferentziakAldatu