Demiurgo
Demiurgoa filosofia gnostikoan, derrigorrez sortzailea izan beharrik gabe, unibertsoaren eta arima unibertsalaren bultzatzailea den izakia da. Munduaren jainko sortzailetzat eta unibertsoaren egiletzat ere hartzen da Platonen filosofia idealistan eta neoplatonikoen mistikan.
Demiurgok, literalki, maisu edo artisau esan nahi du. Irudizko zentzuan: sortzailea
Esanahi platonikoaAldatu
Platonen mitoaren arabera, hasieran, unibertsoan, honako hau zegoen:
- materia, formarik gabekoa eta kaotikoa
- ideiak, akatsgabeak direnak
- demiurgoa, jainko bat
- espazioa
Platonek, demiurgoa materiaz kupidatzen dela diosku, eta ideiak bertan kopiatzen dituela, horrekin, gure errealitatea eratzen duten objektuak lortuz. Honela azaltzen zuen akatsgabeak ziren ideien mundua eta mundu errealaren (materiala) arteko banaketa, azken honek, akatsduna izanda ere, akatsgabetasunaren kopia bat bezala parte hartzen duelarik. Kopia hau, izatean funtsa berrikusteko aurreko moduarekin bat dator, akatsduna eta eutsiezina bezala adierazia dena.
GnostizismoaAldatu
Demiurgoaren kontzeptu platondarra, gnostizismoak berriz hartzen du, Jehovárekin identifikatuz, materiaren sortzaile bezala. Baina platonismoan perfekzio eza dena, gnostizismoan gaiztotasun bihurtzen da. Unibertsoa, gnostikoentzat, mailakatze bat da, sotilenetik (Jainkoa), baxueneraino (materia). Honela, demiurgoa, mundu materialaren sortzaile eta antolatzaile bezala, gaizkiaren irudikapen bihurtzen da, gizakiak preso hartuz eta pasio materialei lotuz.
Izpiritua da, gizakiari dagokion jainkotasunaren zati bakarra, hau, gorputza eta materiaren aurkako etengabeko borrokan ari delarik, honela, lurra infernu bihurtuz, ez Hades edo behemundu kontzeptuarekin ezagutzen dena, baizik eta, soilik, Jainkoagandik urrunen dagoen tokia. Soilik sophia, jakinduria, gnosisa, heltzen da maitasunetik, sotiletik lurrera, gizakia, materiaren esklabutzatik askatzeko. Salbazioa, ez da sinesmen edo erruki jainkotiar kontua, baizik eta errebelazio batean bihurtzen dela, gizaki guztiek duten jainkotasun urria erabat galdu ez dutenentzako soilik posible dena.
HegelAldatu
Georg Wilhelm Friedrich Hegelekin, demiurgo, pentsatzeko prozesua bihurtzen da, indar independente eta jainkotu bihurtzen duena.
CioranAldatu
Emil Cioran filosofo errumaniarrak, kontu hauek, zabal-zabal, ikuspegi nihilista batetatik tratatzen dituen liburu bat idatzi zuen: El aciago demiurgo (1969).