Le mauvais démiurge (frantsesezko "Demiurgo txarra") Emil Cioran filosofo errumaniarrak idatzitako liburu bat da, Frantzian 1969an Gallimard argitaletxeak argitaratu zuena.

Liburu labur bat da (bertsio espainiarrak 140 orrialde ditu), egileak bost zatitan banatzen duena:

  • Zorigaiztoko demiurgoa: gnostizismoari erreferentzia: izakien tontorrean, Jainko bat existitzen da, izaki akatsgabe eta immanente bat, bere akatsgabetasunak berak, gainontzeko izaki akastunekin inongo harremanik ez izatea eragiten duena. Aldaezina eta heldu ezina da. Beragandik agertutako izakien eskala batean behera eginez, azkenik, Demiurgora heltzen gara, izaki izpiritualen etengabeko endekapenaren antitesi eta gailena, eta gaizkiaren jatorria. Bere gaiztotasunean, Demiurgoak mundua sortzen du, materia, gizakien funts izpirituala, haragiaren kartzelara lotuz.
  • Jainko berriak: monoteismo eta politeismoaren arteko gatazkari buruzko hausnarketa.
  • Paleontologia: Museora egindako bisita baten halabeharrak, existentziari buruz hausnartzera bultzatzen du: norbera, izango den bezala ikusten da: lezio bat, ez; umiltasun erakuste bat, hezurduraren erabilera on bat.
  • Topaketa norbere buruaz beste egitearekin.
  • Askatu gabekoa.
  • Pentsamendu itoak: Pentsamendu bat izan, bakar bat baino ez, baina unibertsoa txikituko lukeena.

Bibliografia aldatu

El aciago demiurgo, Fernando Savater, Taurus S. A. España 1979. ISBN 84-306-1121-5

Kanpo estekak aldatu