Delta Cephei
Delta Cephei (δ Cep, δ Cephei) Cepheus konstelazioko laugarren izarra da bere irudizko magnitudearen arabera. Zefeida izar aldakorren eredua da, izar mota honi izena ematen diona. Mota honetako izarren artean aurkitutako bigarrena izan zen, Eta Aquilaeren ondoren, eta gure eguzkitik gertuen dagoen mota honetako izarra da.
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinozioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Cepheus |
δ Cep A | |
Igoera zuzena | 22h 29m 10.26502s |
Deklinazioa | +58° 24′ 54.7139″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 4.07 (3.48–4.37) / 7.5 |
δ Cep C | |
Igoera zuzena | 22h 29m 09.248s[1] |
Deklinazioa | +58° 24′ 14.76″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 6.3 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | F5Ib-G1Ib[2] + B7-8[3] |
U−B kolore indizea | 0.36 |
B−V kolore indizea | 0.60 |
Aldakor mota | Zefeida |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | -16.8[4] km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: +15.35[1] mas/u Dec.: +3.52[1] mas/u |
Paralajea (π) | 3.77 ± 0.16[1] mas |
Distantzia | 887 ± 26 au (272 ± 8 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | –3.47 ± 0.10 (–3.94 - –3.05) |
Zehaztasunak | |
δ Cep A | |
Masa | 4.5 ± 0.3 M☉ |
Erradioa | 44.5 R☉ |
Argitasuna | ∼2000 L☉ |
Tenperatura | 5,500–6,800 K |
Metaltasuna [Fe/H] | +0.08 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 9 km/s |
Adina | ~100 Mu |
δ Cep B[4] | |
Masa | 0.2 - 1.2 M☉ |
Orbita[4] | |
Lehenengoa | δ Cep A |
Kidea | δ Cep B |
Orbita-aroa (P) | 6.03 u |
Eszentrikotasuna (e) | 0.647 |
Anplitude-erdia (K1) (lehenengoa) | 1.509 ± 0.2 km/s |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
John Goodrickek 1784an jada ikusi zuen izar honen aldakortasuna, zehaztasuneko erlojuko 5 egun, 8 ordu 47 minutu eta 32 segundoko periodo batean gertatzen dena[5]. Izar aldakorren artean bere distira aldaketa (3,5 eta 4,3 artean) begi hutsez, beste tresnarik gabe ikus daitekeen gutxietako bat da[6].
Delta Cepheik hurrenez hurren 7 eta 13ko magnitudeko bi izar ditu lagun, horietako lehenarekin (41 arku segundora dagoena) izar bitar bat osatzen duela uste delarik. Biak ala biak soilik infragorrian ikus daitekeen nebulosa batek inguratzen ditu, 21.000 unitate astronomikoko tamainarekin eta talka uhin bat gogorarazten duen itxurarekin, izar honen masa galeraren ondorioz sortuko zena.
Delta Cephei motako izar aldakorren ikerketak astronomoei informazio baliotsua eman die, batez ere distantzia astronomikoak neurtzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g van Leeuwen, F.. (2007ko azaroa). «Validation of the new Hipparcos reduction» Astronomy and Astrophysics 474 (2): 653–664. doi: . Bibcode: 2007A&A...474..653V..
- ↑ Engle, S. G.; Guinan, E. F.; Harper, G. M.; Neilson, H. R.; Evans, N. R.. (2014). «THE SECRET LIVES OF CEPHEIDS: EVOLUTIONARY CHANGES AND PULSATION-INDUCED SHOCK HEATING IN THE PROTOTYPE CLASSICAL CEPHEID δ Cep» The Astrophysical Journal 794: 80. doi: . Bibcode: 2014ApJ...794...80E..
- ↑ Evans, Nancy Remage. (2013). «BINARY CEPHEIDS: SEPARATIONS AND MASS RATIOS IN 5 M ☉ BINARIES» The Astronomical Journal 146 (4): 93. doi: . Bibcode: 2013AJ....146...93R..
- ↑ a b c Anderson, R.I.. (2015eko maiatza). «Revealing δ Cephei's Secret Companion and Intriguing Past» The Astrophysical Journal 804: 144–155. doi: . Bibcode: 2015ApJ...804..144A..
- ↑ (Ingelesez) Zyl, J.E. van. (2012). Unveiling the Universe: An Introduction to Astronomy. Springer London, 201 or. ISBN 9781447110378..
- ↑ (Ingelesez) Levy, David H. (2005). David Levy's Guide to Variable Stars. Cambridge University Press, 30 or. ISBN 9780521608602..
Kanpo estekak
aldatu