Deklamazio

jendaurrean ondo hitz egiteko, ondo ahoskatzeko, edo ondo irakurtzeko artea
Deklamazioa» orritik birbideratua)

Deklamazioa ( latinez : declamatio ) jendaurrean hitz egiteko edo irakurtzeko forma artistikoa da. Artikulazioan, ahoskeran, enfasiaren bidez eta keinuen bidez antzezten edo aditzera ematen den testuaren zentzu osoa eman nahi izaten dio deklamatzaile onak. Deklamazioa testua bikain adierazteko diseinatutako antzezte teknika edo artea da.

Talma, antzerkian deklamazioa hobetzeko ekarpenak egin zituen gizona.

Historia aldatu

Antzinako Erroman, deklamazioa antzinako erretorika mota bat zen, erretorika-generoa zen eta erromatar goi-hezkuntza -sisteman ondo errotuta zegoen. Erretorika bi azpigenerotan bereizten zen, polemika, auzitegietako auzietako defentsa edo akusazio diskurtso ondo eratzeko artea eta suasoria, non hiztunak pertsonaia historiko edo legendario bati aholku zentzudunak ematen zizkion, jardunbidearen arabera. Erromatarren deklamazioak lau corpusetan bizirik dirau. Seneka Zaharraren eta Calpurnius Flaccus-en bildumak, eta baita bi controversiae multzo ere, Deklamazio Nagusiak eta Deklamazio txikiak Kintilianori faltsuki egotzitakoak.

Deklamazioak erretorikako ikasle greziarrentzako aurretiazko ariketetan izan zuen jatorri.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu