Artikulazioa, interpretazioan, notari ekiteko eta hurrengo noten soinuekin lotzeko edo horietatik bereizteko moduetako bakoitza da. Artikulazioaren funtsa dira notari ekiteko moduen kontrola eta noten arteko isilune txikiak kudeatzea (artikulazio-isiluneak), musika-esaldiak argitasuna izan dezan. Antzinako musikan, artikulazioa espresio-bide nagusietakoa zen.[1]

Artikulazio adibideak, ezkerretik eskuinera:
staccato, staccatissimo, marcato, acento eta tenuto.

Historia aldatu

Soinua grabatzeko eta erreproduzitzeko sistemak asmatu aurreko aldi historikoetako artikulazioari buruz jakin dezakeguna tratatu teorikoen azterketatik etor daitekeenera eta garaiko partituretan idatzita gordetzen denera mugatzen da. Musika-notazioa gero eta esplizituagoa izan denez konpositorearen borondatea adierazteko, gero eta gehiago erabili da egileak eskatzen zuen artikulazioa fideltasun handiagoz adierazteko. Nolanahi ere, ezerk ez du pentsarazten alderdi hori idatziz jasotzen ez zen garaietan artikulazioarekiko sentikorra ez zenik.

Partituren gaineko artikulazioari buruzko lehen notazio-adibideak XV. mendekoak dira, eta ugaritasuna, zehaztasuna, ñabardurak eta ugaritasuna handitzen doaz ordutik XX. mendera arte.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.