Enfasi (lexikologia)
- Artikulu hau semantikari, deklamazioari, erretorikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Enfasi (argipena)».
Enfasia esanahia nabarmentzeko erabiltzen den baliabidea da. Enfasiarekin berezko esanahia areagotzen da eta horretarako hitz markatuak, figura erretorikoa edo esamolde esanguratsuak erabili ohi dira. Ahozko diskurtsoetan, hitz egiterakoan enfasia lor daiteke baliabide erretoriko edo deklamazioan ikasten diren hainbat baliabiderekin: ahoskerarekin, erritmoarekin, doinuarekin... Ahotsaren bolumena ere erabil daiteke zerbait nabariarazteko, azpimarratzeko, enfasia lortzeko.