Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Paisaia natural babestua
(«Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoa» orritik birbideratua)
Sakontzeko, irakurri: «Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea»
2009. urtean Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo gisa izendatu zuten[1] eta urte berean naturagune babestu horren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onartu zuten[2]. Bi dokumentu horietan tokiaren deskribapen zehatza egiten da, alde batetik, eta, bestetik, gunea kudeatzeko eta arautzeko lerro nagusiak ezartzen dira.
Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Paisaia natural babestua | |
---|---|
Sakonetako hondartza. | |
Kokalekua | Zumaia eta Deba |
Koordenatuak | 43.298358ºN, -2.310541ºW |
Azalera | 4.300 hektarea (3.756 ha itsasoko aldean, 495 ha lehorrean eta 49 ha itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan) |
Izendapena | Eusko Jaurlaritza |
Sorrera | EHAA. 2009ko otsailaren 19an |
Arduraduna | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Geroago, 2023. urtean, Natura eta Baliabide Naturalak Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (NKNB) ezarritako kudeaketa-kategoriarekin bat egiteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko biotopo babestuen izena egokitu izan zen, eta Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoa, Paisaia natural babestua bilakatu zen[3][4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 34/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertza Babestutako Biotopo izendatzen duena. .
- ↑ 3/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena. .
- ↑ AGINDUA, 2023ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko biotopo babestuen izena egokitzea onartzen duena.. .
- ↑ Deba eta Zumaia arteko itsasertza. Euskadiko Naturari buruzko informazio Sistema. .