Deadpool (filma)
Deadpool 2016ko Tim Miller estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. Marvel Comics argitaletxeko Rhett Reese eta Paul Wernick komikigileen izen berdineko antiheroiaren komikietan oinarritua dago. Ryan Reynolds, Morena Baccarin, Ed Skrein, T.J. Miller, Gina Carano, Leslie Uggams, Brianna Hildebrand eta Stefan Kapičić aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuWade Wilson (Ryan Reynolds) mertzenario lanetan hasi den AEBetako Armadako indar berezietako soldadu ohia da, aurrez esperimentu anker bat berarekin frogatu ostean, osaketa azkarraren ahalmena lortu eta Deadpool alter egoa beneganatuko du. Bere ahalmen berriekin eta umore zentzu ilun eta bihurriarekin batera, Deadpoolek bere bizitza ia guztiz suntsitu zuen gizona atzemateari ekingo dio.
Aktoreak
aldatu- Ryan Reynolds: Wade Wilson / Deadpool
- Morena Baccarin: Vanessa
- Ed Skrein: Francis Freeman / Ajax
- T. J. Miller: Weasel
- Gina Carano: Angel Dust
- Leslie Uggams: Blind Al
- Brianna Hildebrand como Negasonic Teenage Warhead
- Stefan Kapičić: Colossus superheroiaren ahotsa
- Karan Soni: Dopinder
Kanpo estekak
aldatu- Deadpool filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)