Ireki menu nagusia

David Rodríguez Sánchez (Talavera de la Reina, Toledo, Espainia, 1986ko otsailaren 14a) futbolaria da. Aurrelari jokatzen du, Osasuna taldean. Haren anaia Sergio Rodríguez Sánchez ere futbolaria da.Transfermarkt.com orrialdearen arabera 700.000 euro balio ditu.

David Rodríguez Sánchez
Bizitza
Jaiotza Talavera de la Reina1986ko otsailaren  14a (33 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-2C2E91 White triangle on White Red HEX-F03121 stripes.svg Club Atlético de Madrid-
Flag of None.svg Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2001-2002611
Flag of None.svg Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2002-20032113
Flag of None.svg Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2003-200332
Flag of Spain.svg Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2004-200562
Flag of None.svg Atlético Madril B2004-20076820
Flag of None.svg Ciudad de Murcia2005-200520
Flag of None.svg Unión Deportiva Las Palmas2006-2006211
Flag of None.svg UD Salamanca2007-20083814
Flag of None.svg Unión Deportiva Almería2008-201091
Flag of None.svg Real Club Celta de Vigo2008-2009368
Flag of None.svg Real Club Celta de Vigo2010-20147126
Flag of None.svg Real Sporting de Gijón2012-20133713
Flag of None.svg Agrupación Deportiva Alcorcón2014-2017
Flag of None.svg Brighton & Hove Albion F.C.2014-2014101
Colori di Pamplona.svg Osasuna futbol kluba2017-
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Pisua 72 kilogramo
Altuera 188 zentimetro

Bere ibilbidea 8 urterekin Atletico de Madrid-eko futbol eskolan hasi zen eta 2004rarte, adinez nagusi izan arte, beheko kategoria guztietatik pasa zen.Urte horretan, Atletico de Madriden bigarren taldean debutatu zuen 2004tik 2007ra 68 partidutan 20 gol sartu zituen.Denbora tarte horretan, 2005 eta 2006ko zati batzuk Ciudad Murcian(2 partidu, golik ez) eta Las Palmasen(21 partidu, gol bat) eman zituen.2007an, bere azken urte txarra kontuan hartuta, Atleticok kontratua libre utzi zion eta Salamancak kontratatu zuen.2007-2008 denboraldian Salamancan 38 partidu jokatu zituen eta 14 gol sartu.Bere denboraldi onagatik, talde hobeagoen interesa piztu zuen eta Almeriarekin sinatu zuen 2010eko ekainerarte.Lehenengo denboraldia Celtan utzita eman zuen, esperientzia hartzeko eta 36 partidutan 8 gol sartu zituen.2009ko udan, aurredenboraldian, aukera bat ematea erabaki zen eta denboraldi horretan 9 partidu bakarrik jokatu zituen, gol bat erdietsiz. Almerian ez zuen mailarik eman baina Celtan bai. Arrazoi honengatik, Celtak fitxatu zuen eta 2010 eta 2014 bitartean hemen egon zen 71 partidutan 26 gol sartuz. Etapa horren barruan, utzita ere egon zen, Xixongo Sportingen(37 partidu, 13 gol) eta 2014ean Ingalaterrako Liga probatzera joan zen, Brighton & Hove Albion-era.Denboraldi erdian, urtarriletik ekainera, 10 partidu jokatuz zituen, gol bat bakarrik sartu zuen eta Espainiako 2. mailako Alcorcon taldeak fitxatu zuen. Talde honetara 28 urterekin iritsi zen eta hiru urte eta gero joan zen Osasunara, 123 partidu jokatu eta 51 gol sartuta. 2017an Osasunarekin kontratua sinatu zuen 3 urterako eta lehen denboraldian 36 partidu jokatu eta 7 gol sartu zituen.