David Duckham

hamabosteko errugbilari britainiarra

David John Duckham (Coventry, 1946ko ekainaren 28a - Londres, 2023ko urtarrilaren 9a) ingeles errugbilaria izan zen, erdiko eta hegaleko postuetan aritzen zena.[1]

David Duckham

Bizitza
JaiotzaCoventry1946ko ekainaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza2023ko urtarrilaren 9a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaKing Henry VIII School, Coventry (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateaerdikoa
Jasotako sariak

Bere jaioterriko taldean jokatu zuen, Coventry RFCn, 1967 eta 1979 artean. Ingalaterrako errugbi selekzioan 36 aldiz jokatu zuen eta hamar entsegu sartu zituen. 1969an egin zuen debuta Irlandaren aurkako partida batean, John Spencer erdian zela. Harrezkero, normalean hegaleko postuan jokatu zuen.

British and Irish Lions taldeak 1971n Zeelanda Berrira egindako bira arrakastatsuan parte hartu zuen, eta Barbariansek 1973an Zeelanda Berriari irabazi zion partidan atzelari ingeles bakarra izan zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Menezes, Jack De. (2023-1-10). «David Duckham, England and Lions great, dies aged 76» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2023-1-11).