Das Boot
Das Boot (euskaraz: «Ontzia») 1981eko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariaren filma bat da. 1973ko Lothar-Günter Buchheim idazlearen izen bereko Das Boot eleberrian oinarritua dago.
Filma Bigarren Mundu Gerran girotua dago, U-Boot itsaspekoa eta bere eskifaiaren fikziozko istorioa kontatzen da. Atlantikoko guduan aliatuen gerraontzien ehizan alemaniarren izandako kemen eta burugogorkeria ere erakusten da, Heinrich Lehmann-Willenbrock komandantearen agindupeko benetako U-96 modeloa, U-Boot VII mailakoa, protagonista nagusia delarik.
Sinopsia
aldatu1942, Bigarren Mundu Gerra bete-betean. U-96 alemaniar itsaspekoa Frantziako Arroxelako portutik itsasoratu berria da, bere misioa ahal bezainbeste britainiar zamaontzi hondoratzea da. Baina britainiar zamaontziez osatutako taldeak gerraontziz gero eta babestuagoak daude, honek alemaniar itsaspekoen betebeharra askoz ere zail eta arriskutsuagoa bilakatzen duelarik. Misioa aurrera doan heinean, itsaspeko eskifaia gero eta froga fisiko eta psikologiko latzagoak jasan beharko ditu.
Pertsonaiak
aldatu- Jürgen Prochnow : Henrich Lehmann-Willenbrock kapitaina
- Herbert Grönemeyer : Werner tenientea, gerra korrespontsala
- Klaus Wennemann : Fritz Grade, ingeniari buruzagia
- Hubertus Bengsch : 1. teniente
- Martin Semmelrogge : 2. teniente
- Bernd Tauber : Kriechbaum
- Erwin Leder : Johann
- Martin May : Ullman
- Heinz Hoenig : Hinrich
- Uwe Ochsenknecht : Bosun buruzagia