Danuta Kozák (Budapest (Hungaria), 1987ko urtarrilaren 11) piraguismoan lehiatzen den kirolari hungariarra da.[1]

Danuta Kozák

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKozák Danusia
JaiotzaBudapest1987ko urtarrilaren 11 (37 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria
Pisua63 kilogramo
Altuera1,68 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: danuta-kozak Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), zilarrezko domina lortu zuen Hungariako taldearekin, K-4 500 m modalitatean, 1.32,971ko denboraz, Alemaniakoaren atzetik (urrezkoa) eta Australiako taldearen aurretik (brontzezkoa). Hauek osatzen zuten Hungariako taldea: Katalin Kovács, Gabriella Szabó, Danuta Kozák eta Natasa Janics-ek.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezkoa eskuratu zuen K-1 500 m modalitatean, 1.51,456ko denboraz, Inna Osypenko-Radomska ukrainiarraren (zilarrezkoa) eta Bridgitte Hartley hegoafrikarraren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz.
Urrezkoa lortu zuen Hungariako taldearekin K-4 500 m modalitatean, 1.30,827ko denboraz, Alemaniako (zilarrezkoa) eta Bielorrusiako taldearen (brontzezkoa) aurretik. Hauek osatzen zuten Hungariako taldea: Gabriella Szabó, Danuta Kozák, Katalin Kovács eta Krisztina Fazekas Zur-ek.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), urrezkoa eskuratu zuen K-1 500 m modalitatean, 1.52,494ko denboraz, Emma Jørgensen danimarkarraren (zilarrezkoa) eta Lisa Carrington zeelandaberritarraren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz.
Urrezkoa lortu zuen K-2 500 m modalitatean ere, 1.43,687ko denboraz, Gabriella Szabórekin batera, Alemaniako (urrezkoa) eta Poloniako (brontzezkoa) bikoteen aurretik.
Urrezkoa lortu zuen Hungariako taldearekin K-4 500 m modalitatean, 1.31,482ko denboraz, Alemaniako (zilarrezkoa) eta Bielorrusiako taldearen (brontzezkoa) aurretik. Hauek osatzen zuten Hungariako taldea: Gabriella Szabó, Danuta Kozák, Tamara Csipes eta Krisztina Fazekas Zur-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa irabazi zuen K-2 500 m modalitatean, 1.36,687ko denboraz, Dóra Bodonyirekin batera, Zeelanda Berriko (urrezkoa) eta Poloniako (brontzezkoa) bikoteen atzetik.
Urrezkoa lortu zuen Hungariako taldearekin K-4 500 m modalitatean, 1.35,463ko denboraz, Bielorrusiako (zilarrezkoa) eta Poloniako taldearen (brontzezkoa) aurretik. Hauek osatzen zuten Hungariako taldea: Anna Kárász, Danuta Kozák, Tamara Csipes eta Dóra Bodonyi-ek.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
  Txina
  K-4 500 m,
emakumezkoa[4]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  K-1 500 m,
emakumezkoa[5]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  K-4 500 m,
emakumezkoa[6]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-1 500 m,
emakumezkoa[7]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-2 500 m,
emakumezkoa[8]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-4 500 m,
emakumezkoa[9]
2020 Tokio
  Japonia
  K-2 500 m,
emakumezkoa[10]
2020 Tokio
  Japonia
  K-4 500 m,
emakumezkoa[11]

Erreferentziak aldatu

  1. «Danuta Kozák» ICF, 2021-11-04an begiratua
  2. «Danuta Kozák» olympedia.org 2021-11-04an begiratua(Ingelesez)
  3. «Danuta Kozák» Olympics.com 2021-11-04an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
  5. «Piraguismoa, K-1 500 m, emaitzak 2012» olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  7. «Piraguismoa, K-1 500 m, emaitzak 2016» olympedia.org (Ingelesez)
  8. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  9. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  10. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  11. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu