Danse macabre (Saint-Saëns)

Camille Saint-Saënsek konposatutako poema sinfonikoa

Danse macabre (euskaraz: «dantza makabro»; Op. 40) Camille Saint-Saëns frantziar musikagileak konposatutako poema sinfonikoa da. Henri Cazalisen poema batean oinarritua, Heriotzaren dantzaren sineskeria zaharra birsortzen du.[1] Konpositorearen piezarik ezagunena da.

Danse macabre (Saint-Saëns)
Jatorria
Sorrera-urtea1874
Argitaratze-data1875
Estreinaldi-data1875eko urtarrilaren 24a
IzenburuaDanse macabre
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Tonoasol minor
HitzakHenri Cazalis (en) Itzuli
LibretistaHenri Cazalis (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaCamille Saint-Saëns
Argumentu nagusiaHeriotzaren dantza

IMSLP: Danse_macabre,_Op.40_(Saint-Saëns,_Camille) Allmusic: mc0002357945 Edit the value on Wikidata

1875eko urtarrilaren 24an Parisen estreinatutako lanak Heriotza du protagonista, gauerdian biolina jotzen. Bere erritmoan, eskeletoak hilobi baten inguruan dantzan ari dira. Egunsentian, oilarraren kantuarekin, hildakoak beren hilobietara itzultzen dira.

Instrumentazioa

aldatu

Danse macabre, nagusiki, kontzertino batek interpretatzen du, biolin obbligato bat eginez. Orkestra batekin batera, haize sekzioa honako hauek osatzen dute: pifano bat, bi flauta, bi oboe, bi klarinete soprano, bi fagot, lau tronpa, bi tronpeta, hiru tronboi eta tuba bat. Perkusio atalean kontzertu-tinbala, xilofonoa, bonboa, txindatak eta triangelua sartzen dira. Hari-sekzioak kontzertino bat izan behar du, biolinek, biolek eta harpa batek lagunduta.

Erreferentziak

aldatu
  1. Boyd, Malcolm. "Dance of death", Grove Music Online, Oxford University Press, (Ingelesez)

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.