Damaris Egurrola
Damaris Berta Egurrola Wienke (Orlando, Florida, 1999ko abuztuaren 26a), Gautegiz Arteagan bizi den eusko-estatubatuar futbolaria da, erdilari postuan jokatzen du. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Ligaren Lehen Mailan aritzen den Athletic taldean jokatzen du.
Damaris Egurrola | |||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Orlando, 1999ko abuztuaren 26a (20 urte) | ||||||||||||||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | euskara | ||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
1999an jaio zen Orlando, Floridan eta 2005ean Euskal Herrira etorri zen bere guraso eta bi anai-arrebekin. Berton Gautegiz Arteagako Montorre herri ikastetxean ikasi zuen, 6.mailara arte; ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera Barrutialde Institutura pasatu zen eta Batxillergoko ikasketak egiteko Gernikako Institutura joan zen. Orain Euskal Herriko Unibertsitean ari da fisioterapia ikasten.
Txikitatik kirola gustatu izan zaio. Futbolean ez ezik, esku huskako pilotan eta palan ere ibili izan da, eta surfean aritzea ere gustatzen zaio. Gainera, lagunekin arraun surfean aritzen da sarritan.
2017an UEFAren 19 Urtez Azpiko Emakumeentzako Europako Txapelketa jokatu zuen Espainiako Futbol Selekzio Nazionalarekin eta finala irabazi zuen. 2018an Emakumezkoen Munduko Txapelketan bigarren geratu zen Espainiako Selekzioarekin.
EstatistikakAldatu
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | UEFA | Denera | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
Athletic B |
2. | 2014/15 | 13 | 3 | 6 | 1 | - | - | 19 | 4 | |
2. | 2015/16 | 18 | 6 | 2 | 0 | - | - | 20 | 6 | ||
Athletic |
1. | 6 | 0 | 1 | 0 | - | - | 7 | 0 | ||
Athletic B |
2. | 2016/17 | 1 | 0 | 0 | 0 | - | - | 1 | 0 | |
Athletic |
1. | 24 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 25 | 1 | ||
1. | 2017/18 | 27 | 0 | 3 | 1 | - | - | 30 | 1 |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |