Désiré-Joseph Mercier

Désiré-Félicien-François-Joseph Mercier (Braine-l'Alleud, 1851ko azaroaren 21a - Brusela, 1926ko urtarrilaren 23a) belgikar kardinala izan zen.

Désiré-Joseph Mercier

kardinal

1907 -
Roman Catholic Archbishop of Mechelen (en) Itzuli

1906ko otsailaren 21a -
Pierre-Lambert Goossens (en) Itzuli - Jozef-Ernest van Roey (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Mechelen (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDésiré Félicien François Joseph Mercier
JaiotzaBraine-l'Alleud1851ko azaroaren 21a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBrusela1926ko urtarrilaren 23a (74 urte)
Hobiratze lekuaMalinasko katedrala
Hezkuntza
HeziketaLovainako Unibertsitate Katolikoa
Doktorego ikaslea(k)Maurice De Wulf (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Malinas
Enplegatzailea(k)Lovainako Unibertsitate Katolikoa
Higher Institute of Philosophy (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
Mugimenduaneothomism (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 125940892 Edit the value on Wikidata

Malinasko apaiztegian ikasi zuen eta 1874an apaiztu zen. Teologian lizentziatu eta filosofian doktoratu zen Lovainako Unibertsitatean. Tomista garrantzitsua izan zen eta gai hori irakatsi zuen Lovainan. Revue Néoscholastique-ren sortzailea eta editorea izan zen. 1897ko Les origines de la psychologie contemporaine lanak nazioarteko errekonozimendua ekarri zion.

Pio X.a Aita Santuak Malinasko artzapezpiku izendatu zuen 1906an eta kardinal 1907an. 1914an Abertzaletasuna eta Erresistentzia gutun pastorala argitaratu zuen eta Belgikaren erresistentzia eredu bat izan zen Alemaniaren okupazioaren aurrean Lehen Mundu Gerran.