D'argent et de sang
D'argent et de sang frantziar telesaila da, Xavier Giannolik Canal+erako sortua.
D'argent et de sang | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Oinarritua | D'argent et de sang (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Xavier Giannoli |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Canal+ |
canalplus.com… | |
Sinopsia
aldatu2008 eta 2009 bitartean Frantziako hainbat enpresak milaka milioi euroko zerga iruzurra gauzatu zuten karbonoari loturiko BEZaren bidez. Klima aldaketari aurre egiteko diseinaturiko politikak haien alde baliatuta antolatu zuten Frantzian mendeko iruzur gisa ezagun egin zena. Funtzionamendua honakoa zen: Frantziako enpresa batek produktu jakin bat erosten dio Europako Batasuneko herrialde bati; esaterako, sakelako telefonoak Danimarkari. Legeak dio ez dagoela BEZik Batasuneko bi herrialdeen artean. Baina, behin Frantziak BEZik gabeko sakelako horiek erosita, herrialde barneko beste sozietate bati saltzen dizkio %20ko BEZa erantsita. Berez, BEZ hori ordaindu eta Ogasunean aurkeztu behar da, baina, horren ordez, enpresari jakin batzuek kopuru hori eskudirutan kobratu, paradisu fiskaletara bideratu eta inbertsio berriak egin zituzten, elur-bola efektuaren bidez, BEZak sorturiko diru hori etengabe biderkatzen jarraitzeko.[1]
Aktoreak
aldatu- Vincent Lindon : Simon Weynachter
- Niels Schneider : Jérôme Attias (Arnaud Mimranen oinarrituta)
- Ramzy Bedia : Alain Fitoussi (Mardoché Moulyn oinarrituta)
- Judith Chemla : Annabelle Attias-Frydman (Anna Drayn oinarrituta)
- David Ayala : Bouli (Samy Souieden oinarrituta)
- Olga Kurylenko : Julia (Claudia Galantin oinarrituta)
- Yvan Attal : Anton Zagury (Cyril Astrucn oinarrituta)
- André Marcon : Ilan Frydman (Claude Drayn oinarrituta)
- Matthias Jacquin : Thomas Laffin
- Armand Éloi : Stéphane Molinier
- Victoire Du Bois : Émilie Weynachter
- Lyes Kaouh : Kallil (Farid Khiderren oinarrituta)
- Camille Moutawakil : Élise
- Debbia Rebaine : Mélanie
- Ludovic Lavaissière : kasinoko ajentea
- Ted Étienne : David
- Sandrine Molaro : Sophie Duvivier
- Arnaud Dupont : Manu Alvarez
- Nathalie Richard : ekonomia ministroa (Christine Lagarden oinarrituta)
- Marc Prin : legebiltzarkidea
- Emmy Fouassier : Shirel
- Stephane Soubiran : pilotua
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ekologismoa, negozio milioidun bihurtua» Berria 2024-02-03 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |