George Armstrong Custer
(«Custer jenerala» orritik birbideratua)
George Armstrong Custer (1839ko abenduaren 5a, New Rumley, Ohio – 1876ko ekainaren 25a, Little Big Horngo gudua, Montana) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako zalditeriako ofizial bat izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan nahiz Indiar Gerretan parte hartu zuen.
Militar harroputza eta handi-mandia omen zen. Haren etsaiek diotenez, bere burua goratu zalea zen. Gainera, bere buruzagien aginduak ez bete eta bere kaxara jardutea gustatzen zitzaion. Halere, garaiko estatubatuar gizartean heroi eta martirien pare jarri zuten.
1876ko ekainaren 25ean Little Big Horngo guduan bera eta bere Zalditeriako 7. Erregimentuko 210 gizon Zaldi Eroren agindupeko indiar gudarosteak erasotuta hil ziren.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Armstrong Custer |