Cuscoko Eskola (Escuela cuzqueña) Peruko Cuscon (Inka Inperioaren antzinako hiriburua zena) koloniar garaian, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan, kokatutako tradizio artistiko erromatar katolikoa izan zen. Ez zen Cuscora soilik mugatzen, Andeetako beste hirietara hedatu zen, baita gaur egungo Ekuador eta Boliviara ere.

Karmeleko Ama Birjina Purgatorioan arima salbatzen, Diego Quispe Titoren zirkulua, XVII. mendea, Brooklyn Museoaren bilduma

Cuscoko Eskola kolonialaren margolan asko gordetzen dira, gehienak gaur egun Cuscon, baina baita Peruko beste gune batzuetan, Calamarca hirian (Bolivia) eta Brasil, Estatu Batuetako eta Ingalaterrako museoetan ere.

Kanpo estekak aldatu