Cuphophyllus colemannianus

Cuphophyllus colemannianus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Arazorik gabe kontsumi daiteke.

Cuphophyllus colemannianus
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaCuphophyllus
Espeziea Cuphophyllus colemannianus
Bon, 1985

Sinonimoak: Camarophyllus colemannianus, Hygrophorus colemannianus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ondoren zabaldu egiten da titi apur batekin, higrofanoa; marroi-gorrixka edo gris-marroi kolorekoa, lila antzekora edo hurraren kolorera aldatuz. Ertza ildaskatua izaten du.

Orriak: Dekurrenteak, zabalak, lodiak, zabal, zeharkako zain ugariren bidez elkarri lotuta eta zurixkak edo kapelaren kolore berekoak.

Orri Dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Lehenengo betea, gero barnehutsa, zilindrikoa, leuna, lehorra, zuria edo marroi-gorrixka tonuekin.

Haragia: Kapelaren kolore berekoa, usaingabea eta zapore meleka samarrekoa.[2]

Etimologia: Cuphophyllus terminoa grekotik dator, kurbatura, konkor, esan nahi duen "kûpulos" hitzetik eta orritxoa, esan nahi duen "pyllon" hitzetik. Orritxo okertuekin. Colemannianus epitetoa pertsona izenetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Camarophyllus hau erraz ezagutzen da, orriak zabal eta zeharkako zainez lotuta dituelako. Hygrocybe nitrata delakoak badu antz pixka bat, hau gris-marroi kolorekoa da eta lixiba usaina du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Leku belartsuetan, zelaietan, larreetan eta basoen ertzetan.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Txina.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 120 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0549-6X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 102 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu