Cuore. Libro per ragazzi

Liburuaren azala.

Cuore. Libro per ragazzi (euskaraz Bihotza. Liburua mutikoentzat) Edmundo de Amicis idazleak 1886an idatzi zuen liburu bat da.

Lan honek sekulako arrakasta izan zuen, eta 41. ediziora iritsi zen argitaratu eta bi hilabete eta erdira. Bertan, eguneroko baten eran, haur italiar baten bizipenak kontatzen dira, bere jatorria Turinen duena eta Enrike deitzen dena bere eskolan, bere gelakideekin, bere gurasoen gutunak eta ipuin laburrak (hileroko istorioak). Emozionalki hazten laguntzen dioten gertaerak nola bizi dituen kontatzen du. Hunkitzeko pentsatua dagoen liburua da, sakrifizioko irudi gogorrekin (bereziki hileroko istorioetan) eta non gizakien balore familiar eta izpiritualak eta abertzaletasuna nabarmentzen diren.

Zenbait alditan egokitu da zinera, baina Luigi Comenciniren bertsioa nabarmentzen da, RAIrentzat eginiko telesail bat, Espainian TVEk estreinatu zuena.

Eleberriaren barnean dagoen ipuinetako bat Apeninoetatik Andeetara da, Marco, Apeninoetatik Andeetara anime ezagun eta arrakastatsuaren oinarria izan zena.

Kanpo estekakAldatu