Ireki menu nagusia

Cubiertos etxea edota Regadio etxea Nafarroa Garaiko Izarbeibar eskualdeko Gares udalerrian dagoen eraikin bat da. Gaur egun, Udalaren egoitza edo udaletxea da. Arkupez osaturiko Julian Mena plaza edo Plaza Nagusi ederrean dago, Garesko Alde Zaharrean.

Cubiertos etxea
Casa de los Cubiertos o del Regadío - Puente la Reina.JPG
Cubiertos etxearen irudia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Julian Mena plaza edo Plaza Nagusia, Garesko Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 40′ 18″ N, 1° 48′ 56″ W / 42.67157222°N,1.81560556°W / 42.67157222; -1.81560556Koordenatuak: 42° 40′ 18″ N, 1° 48′ 56″ W / 42.67157222°N,1.81560556°W / 42.67157222; -1.81560556
Arkitektura

XVII. mendean eraiki zen eta aurrealdea erdi-puntuko hamahiru arkuz osatutako arkupea du, haien pean merkatu edo azoka ospatzen zen. Lau solairuko garaiera du, lehenbizikoa harlanduz egina, eta gainontzekoak adreiluz, bigarren eta hirugarren solairuetan balkoiak ere baditu, antzina plazan ospatutako zezenketak ikusteko tribuna gisa erabiltzen zirenak. Teilatuak hegal bikoitz oso ateria du. Barnealdean, XVII. mendeko zilarrezko mazo bat gordetzen da.

Udaletxearen parean plaza itxiz, beste bi eraikin daude, bata modernoagoa da eta udaletxearen egitura berdina du, kasu honetan bederatzi arkuez osatutako arkupearekin.

Ikus gaineraAldatu