Crossroads operazioa
Crossroads operazioa, 1946ko uztailean, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak, Bikini atoloian burututako bonba atomikoen bi proba izan ziren. Proba atomiko hauek historiako laugarren eta bosgarrena izan ziren, Trinity proba atomikoa eta Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearren ondoren.
Baker leherketa Bikini atoloiatik ikusita. | |
Datuak | |
---|---|
Data | 1946ko uztailaren 1a eta 25a |
Frogak | 2, Able eta Baker leherketak |
Lekua | Bikini atoloia, Marshall Uharteak 41°22′53″N 2°10′23″E / 41.38139°N 2.17306°E |
Egilea | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
Potentzia | 23 kilotoi (96 TJ) |
Kronologia | ← Trinity - Sandstone → |
Operazio honekin hainbat helburu lortu nahi izan ziren: leherketa atomiko batek itsas gudaroste baten izan zezakeen eragin eta kalteak aztertu, horretarako konpontzea garestiegiak ziren estatubatuar gerra ontziak, nahiz kaltetutako japoniar eta alemaniar ontziak erabili ziren, tartean Nagato korazatua, Prinz Eugen gurutzontzia eta USS Saratoga (CV-3) hegazkinontzia.
-
Able leherketa.
-
Baker leherketa.
Proba bakoitzerako bi bonba atomiko prestatu ziren: Able eta Baker.
- Able proba: lehenbiziko leherketa garaieran burutu zen, Hiroshima eta Nagasakiko zibilen aurkako erasoetan bezala. Danbatekoa itsas mailatik 158 metrotara egin zen, Deabruaren nukleoa deritzon material fisionagarriarekin. Epizentrotik 800 metroko erradioan, destruktore bat eta bi garraiontzi bakarrik hondoratuak izan ziren. Proban erabilitako txerrien %10a hil zen eta beste %30a erradioaren ondorioz zauri hilgarriak jasan zituzten.
- Baker proba: Danbatekoa itsasazpian burutu zen, itsas mailatik 27 metro azpira. Danbatekoak bi milioi tona itsas ur goratu zituen, eta leherketaren onddoa 6.000 metroko garaiera iritsi zen. Eztandak 5 gerraontzi, tartean Saratoga hegazkinontzia, 3 itsaspeko eta beste hainbat ontzi txikiago ere hondoratu zituen. Itsas urak bereganatutako erradiazioa hain handia zenez, ikuskatzaileak ezin izan ziren ontzietara aste batez inguratu ahal izan. Nagato korazatua ez zen bereahala hondoratu, handik asteetara baizik, oharkabean igarotako kroskoan zituen pitzadura batzuen ondorioz.
Proba hauen ondorioz, Sobietar Batasunak ordurarte gainontzeko Aliatuekin zituen harremanak apurtu eta Gerra Hotzari ekin zitzaion.