Cristina Farfán

Mexikoko hezitzailea, poeta eta idazlea

María Cristina Farfán Manzanilla, ezagunagoa Cristina Farfán edo Cristina Farfán de García Montero izenez (Mérida, Yucatán, Mexiko, 1846ko uztailaren 24aVilla Hermosa, Tabasco, Mexiko, 1880ko abuztuaren 22a) Mexikoko hezitzailea, poeta eta idazle nabarmena izan zen, emakumeen hezkuntza sustatu zuena eta Mexikoko mugimendu feministaren lehen olatuaren sorreran parte hartu zuena. Emakumeen literatur kazetaritzaren aitzindarietako bat ere izan zen.[1][2]

Cristina Farfán
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Cristina Farfán Manzanilla
JaiotzaMérida1846ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Mexiko
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaVillahermosa1880ko abuztuaren 22a (34 urte)
Heriotza modua: arazo puerperala
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, poeta, idazlea eta kazetaria
Izengoitia(k)Cristina Farfán de García Montero

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Cristina Farfan 1846ko uztailaren 24an jaio zen Yucatán estatuko Méridan. Gurasoak Jose Maria Farfan eta Candelaria Manzanilla izan ziren.[3][4] Jose Maria Jesus Apolinario Garcia Montero abokatu eta irakasleak hezi zuen etxean, Jose Garcia Montero izenez ezagunagoa zena.[5][6]

Karrera

aldatu

Cristinak Méridako La Encarnación ikastetxean eman zituen eskolak.[5] Gertrudis Tenorio Zavala eta Rita Cetina Gutierrezekin batera, La Siempreviva sortu zuen 1870eko maiatzaren 3an. Kultura-erakunde horrek Mexikoko neskatoentzako lehen eskola laikoa barne hartzen zuen, baita emakume gazteentzako arte-eskola bat, zientzia- eta literatura-elkarte bat eta emakumeek berariaz eta emakumeentzat idatzitako aldizkari bat ere.[7] Irudi antiklerikalik ez emateaz arduratuta, Cetinak zuzendutako eskolako irakasleek zientzian eta arrazionalismoan oinarritu zituzten beren ikasketa-programak, emakumeak pentsamendu intelektuala izateko eta lan egiteko gai zirela argudiatuz.[8] Farfán, Cetina eta Tenoriok osatu zuten Yucatánen emakumeen hezkuntza publikoki sustatu zuen lehen taldea.

Aldizkari literarioak idazki feministak azpimarratzen zituen eta emakume mexikar askori Europako feminismoaren berri eman zien lehen aldiz, Estatuko gobernuaren laguntzarekin inprimatzen zen eta bi urte inguru eman zituen martxan.[9] Aldizkariaren edizioaz arduratzeaz gain, hiru lagunek emakumeen hobekuntzari eta heziketari buruzko olerkiak argitaratu zituzten.[10] Farfánen lehen lan argitaratua La Aurora izan zen, Cetina, Tenorio eta bere lanen bilduma, 1870ean agertu zena. Farfánen lanak La Siempreviva-n agertu ziren 1870etik 1872ra bitartean, eta 1874an La Primavera argitalpenean saiakera eta olerki bilduma bat ere argitaratu zuen.[4]

Farfán Jose Garcia Montero bere irakasle ohiarekin ezkondu zen 1877ko uztailaren 1ean Méridan, ezkondu ostean bikotea Tabascora joan zen.[3] 1879an Tabasco estatuko hiriburuan El Recreo del Hogar aldizkaria sortu zuen, eta haren zuzendaria eta erredakzioburua izan zen, beste feminista batzuekin elkarlanean, Dolores Correa Zapata, esaterako.[9] 1880an Colegio del Porvenir eskola ere sortu zuen.[4] Aldizkariak eta eskolak aurretik Meridan inplementatutako gai zientifikoak zituzten oinarri.[5]

LANAK

Bere ekoizpen literarioa Biblioteca de Señoritas, El Recreo del Hogar, El Renacimiento, La Primavera, La Ilustración de Barcelona, La Siempreviva eta nazio zein nazioarte mailan inprimatutako hainbat hedabidetan sakabanatuta dago.[4][11] Gainera, Poetisas mexicanas. Siglos XVI, XVII, XVIII y XIX (1893) antologian parte hartzeko aukeratu zuten —José María Vigilek bildua—, urte bereko Chicagoko Munduko Colombina Erakusketan aurkeztu zena, bertan sartu ziren bere hiru poema: «La flor del bosque», «Mi todo» eta «Mi hogar».

Heriotza eta legatua

aldatu

Farfán erditzean hil zen 1880ko abuztuaren 22ko goizean, San Juan Bataiatzailean (garai hartan Villa Hermosa hiriak zuen izena zen), bere senarra Mexiko Hirian bidaiatzen ari zen bitartean.[4] Alaba jaio berria handik gutxira hil zen. Garai hartako autore nabarmenetako batzuek liburuxka bat idatzi zuten haren oroimenean hileta laudorio batekin, Farfán hezkuntza eta kazetaritza literarioaren aitzindari gisa egindako ekarpenak oroitzeko.[5]

Hil eta hiru urtera, El Dominguero egunkariak «Zibilizazioaren Misiolari» titulua eman zion, bere literatur ekarpenek gizartearen pertzepzioa eta emakumeen aukerak aldatu zituztelako aitorpen gisa. Senarrak Tabascoko gorpuzkiak Meridako familia-kriptara eraman zituen 1885ean. Hileta-zerbitzu berrira duintasunekoak, lagunak eta lankideak joan ziren.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Cristina Farfán - Hispanopedia» es.hispanopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Cristina Farfán» decimononicas (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. a b «Cristina Farfán Manzanilla» Familias novohispanas. Un sistema de redes (Seminario de Genealogía Mexicana).
  4. a b c d e «Cristina Farfán [Manzanilla»] XIX Decimonónicas 6 de agosto de 2017.
  5. a b c d e «Efemérides del periodismo mexicano: Cristina Farfán de García y Montero» Cambio Digital 24 de julio de 2017.
  6. La siempreviva: voz pionera del sur (1870–1872). UNAM 2011.
  7. Rita Cetina Gutiérrez, la feminista pionera de la educación en Yucatán en contexto teórico. Archivo General del Estado de Yucatán 2007.
  8. «Las maestras de México» Por Esto!.
  9. a b «Dolores Correa Zapata: una profesora feminista del siglo XX» Perspectivas (Villahermosa, Tabasco: Universidad Juárez Autónoma de Tabasco) 30: 31-51. ISSN 0188-3313..
  10. «Yucatán Literario: Farfán de García Montero, Cristina» Yucatán Literario domingo, 31 de mayo de 2015 (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  11. «Farfán de García Montero, Cristina» Yucatán Literario (Secretaría de la Cultura y las Artes de Yucatán) 2015.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu