Dolores Bolio Cantarell
Dolores Bolio Cantarell de Peon, ezizenez Luis Avellaneda eta Carmen Castillo (Merida, Yucatan, Mexiko, 1880ko abuztuaren 22a – Mexiko Hiria, 1950) mexikar poeta, idazlea, kazetaria eta feminista izan zen.[1][2] Bere lana, Una hoja del pasado (1920), Mexikoko Bigarren Inperioan eta errepublikaren berrezarpenaren garaian girotutako eleberria, idazle mexikar baten lehen eleberri historikotzat jotzen da.[3]
Dolores Bolio Cantarell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mérida, 1880 |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1950 (69/70 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Bizitza
aldatuRafael Bolio Rivas eta María del Carmen Cantarell Castilloren alaba zen. Baliabideak zituen familia batetik zetorren. Ameriketako Estatu Batuetan eta Europan zehar bidaiatu zuen, aldi batez Mexiko Hirian bizi izan zen, Kuban, eta azkenik New Yorken erbesteratu zen Mexikoko Iraultzaren garaian.[4]
Ameriketako Estatu Batuetan argitaratu zuen bere lehen liburua, Aroma Tropical (1917),[5] Luis Avellaneda izengoitiarekin sinatutako ipuin bilduma bat, baina hitzaurrea bere izenarekin sinatu zuen.[6] Testu horretan erakutsi zuen bere pentsamendu feministaren lagin bat: «Musak hitza hartzen du, eta bere izaera sinbolikoa uzten du, idazle bilakatzeko». Kontakizunetako batzuek garai hartako emakumeek bizi zuten abusu eta menpekotasun egoera islatu zuten, Houstongo Unibertsitateko Carolina Villarroel ikerlariak esa zuen:
«Boliok bere garai politiko zalapartatsua aurkezteaz gain, salatzaile rola ere hartzen du, emakumea diskriminatu eta desagertzen duen sistema hegemoniko zapaltzaile baten dekonstruktore rola».[7]
1918an amaitu zuen Una hoja del pasado (1920) lana Mexikoko Bigarren Inperioan eta errepublika berrezarri zen garaian girotutako eleberri bat, gertakari horien ikuspuntu kontserbadore eta liberala aurkezten dzuena, bi pertsonaia femeninoen ikuspegitik. Lan hori Mexikoko idazle baten lehen eleberri historikotzat jotzen da.[3]
Bolio Mexikoko Emakumeen Ateneoko kide izan zen.[4] Horrez gain, kazetaritza feminista egin zuen,[8] nahiz eta feminismo kontserbadorea sustatzen zuen taldekoa izan. Alde batetik, emakumearen zeregina bere etxean aritzea zela defendatzen zuen, baina, bestetik, familiaren onerako hobeto prestatu beharko zela aldarrikatzen zuen.[9] Hainbat hedabide inprimatutan parte hartu zuen, batez ere ipuinak, poesia, artikuluak, arte kritika eta literatur kritika argitaratuz.[10]
Lanak
aldatuBere idazkien artean, honako hauek daude:
Ipuina
aldatu- Aroma tropical (1917)
Saiakera
aldatu- Rumores de arte y vida
- De mis memorias
Eleberria
aldatu- Una hoja del pasado (1920)
- Un solo amor. Confidencias de poeta (1937)
Poesia
aldatu- A tu oído (1917)
- De intimidad (1917)
- Yerbas de olor (1924)
- En silencio (1936)
Hainbat genero
aldatu- La cruz del maya (1922) —nobela eta kontaketak—
- Wilfredo el Velloso (1943) —nobela eta kontaketak—
- Mamá Grande cuenta que... (1944) —ipuinak, poesia eta memoriak—
- Luciérnagas —liburu aipamenak, kritika, ipuin eta poemen erreseinak—
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Ocampo, Aurora Maura. (1988). Diccionario de escritores mexicanos, siglo XX: R. UNAM ISBN 978-968-36-0643-3. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ «Dolores Bolio de Peón» Enciclopedia de la Literatura en México (Fundación para las Letras Mexicanas).
- ↑ a b «Memorias de Concepción Lombardo de Miramón. Una reflexión sobre el proyecto político fallido de Maximiliano de Habsburgo, Napoleón III y el partido conservador mexicano» Anuario de Letras Modernas 2007-2008 14: 95-113. 2009.
- ↑ a b (Ingelesez) Kanellos, Nicolás. (2011-07-01). Hispanic Immigrant Literature: El Sueño del Retorno. University of Texas Press ISBN 978-0-292-74472-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pereira, Armando. (2004). Diccionario de literatura mexicana: siglo XX. UNAM ISBN 978-970-32-1760-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ «Cuentistas mexicanas olvidadas. Entrevista con Liliana Pedroza» Nexos 2 de agosto de 2018.
- ↑ (Ingelesez) Kanellos, Nicolás. (2011-07-01). Hispanic Immigrant Literature: El Sueño del Retorno. University of Texas Press ISBN 978-0-292-74472-1. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ «Por Esto! | Yucatán» web.archive.org 2018-09-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
- ↑ «Analizan literatura y periodismo feminista en Yucatán» Por Esto!.
- ↑ ISSN http://cedoc.inmujeres.gob.mx/documentos_download/100798.pdf..