Sant Feliu de Guíxols

Sant Feliu de Guíxols Kataluniako kostaldeko udalerria da, Baix Empordà eskualdean eta Gironako probintzian kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 21.977 biztanle zituen. 16,23 km²-ko azalera du.

Sant Feliu de Guíxols
Kataluniako udalerria
Sant Feliu des de Sant Elm.jpg
Bandera de Sant Feliu de Guíxols.svg Escut de Sant Feliu de Guíxols.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaKatalunia
Vegueria[[d:Special:EntityPage/Q1113384|{{{2}}}
EskualdeaBaix Empordà
Alkatea Carles Motas López (en) Itzuli
Izen ofiziala Sant Feliu de Guíxols
Posta kodea 17220
INEk ezarritako kodea 17160
Geografia
Koordenatuak 41° 46′ 50″ N, 3° 01′ 50″ E / 41.78056°N,3.03056°E / 41.78056; 3.03056Koordenatuak: 41° 46′ 50″ N, 3° 01′ 50″ E / 41.78056°N,3.03056°E / 41.78056; 3.03056
Azalera 16.2 km²
Altuera 4 m
Mugakideak Castell-Platja d'Aro eta Santa Cristina d'Aro
Demografia
Biztanleria 21.925 (2019)
Green Arrow Up.svg101 (2018)
Dentsitatea 1.353,4 bizt/km²
Etxebizitzak 264
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 972
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Verbania, Mindelheim (en) Itzuli, Schwaz (en) Itzuli, East Grinstead (en) Itzuli, Bourg-de-Péage eta Nueva Trinidad
Matrikula GI
guixols.cat

Hiria Costa Bravako erdialdean dago, Castell-Platja d'Aro eta Santa Cristina d'Aro artean, eta bertako hiriburutzat jo dute tradizionalki. Gironatik 34 km-tara eta Bartzelonatik 105etara dago. Sant Feliuko badian kokaturik dago geografikoki, Sant Elm eta Les Forques muino artean.

AuzoakAldatu

Hiriguneaz gain, La Casa Nova, Urbanització de Mas Trempat, Pedralta, Puntabrava, Sant Amanç, El Vilar d'Aro eta Les Bateries auzoek osatzen dute udalerria.

Erdigunean, Centre Històric, Raval de Tueda edo Tueda de Baix, Tueda de Dalt, Molí de Vent, Vilartagues, El Poble Nou, Lotus, Sants Boada, Eixample, Barri del Puig, Barri del Mig eta Molí de les Forques auzuneak daude.

DemografiaAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
11.253 11.202 10.023 8.972 7.912 8.250 10.190 12.576 15.500 16.051 17.994 21.977

OndareaAldatu

  • Sant Feliuko Monasterioa: X. mendean hasitakoa. Gaur egun hiriko museo historikoa da.
  • Passeig del Mar i dels Guíxols: 1833an zabalduta Ertaroko hiri zaharra eta hondartzaren artean.
  • "Casino dels Nois" edo "Nou Casino La Constància": Art Déco eraikina.
  • Casa Patxot: 1917 eta 1920 artean eraikia. Burgesiaren ikur moduan eta garai berekoak, aipatzekoak dira halaber Casa Albertí, Casa de la Campana, Casa Gaziel, Casa Girbau, Casa Maynegre, Casa Maruny, Casa Pecher, Casa Ribot, Casa Sala eta Casa Sibils.
  • Udaletxea: XVI.mendean eraikia.
  • Tren geltolki zaharra: Gaur egun eskola publikoa da.
  • Sant Elmeko baseliza.
  • Museu de les Plaques de Cava i Champagne.

AlkateakAldatu

  • 1874-1876 eta 1891-1894 Joan Cases i Arxer
  • 1947-1960 Robert Pallí i Rovira
  • 1960-1964 Joan Puig Ametller
  • 1964-1973 Manuel Vicens Moner
  • 1979-1980 Manuel Monfort (PSC-PSOE)
  • 1980-1990 Josep Vicente Romà (PSC-PSOE)
  • 1990-1999 Antoni Juanals (PSC-PSOE)
  • 1999-2004 Joan-Alfons Albó (CiU)
  • 2004-2007 Miquel Lobato (CiU)
  • 2007-2010 Pere Albó i Marlés (PSC-PSOE)
  • 2010-2011 Carles Motas (Tots per Sant Feliu/TPSF)
  • 2011-2015 Joan-Alfons Albó (CiU)
  • 2015 Carles Motas (TPSF)

Pertsona ezagunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu