Cospaiako errepublika

Cospaiako Errepublika mikroestatu bat izan zen, 1441 eta 1826 artean existitutakoa. Aita Santuen Lurraldearen eta Florentziako Errepublikaren arteko mugak zehazteko orduan izandako oker baten ondorioz sortu zen[1].

Cospaiako errepublika
Repubblica di Cospaia
1441 – 1826
Errepublika
Cospaiako errepublikako bandera

Cospaiako errepublikako armarria

Geografia
HiriburuaCospaia
Ekonomia
DiruaDucal
Kultura
Hizkuntza(k)italiera
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Aurrekoa
Aita Santuen Lurraldea
Ondorengoak
Toscanako Dukerri Handia
Aita Santuen Lurraldea

Gaur egun Cospaia San Giustino udalerriko herria da, Perugiako probintzian.

Historia aldatu

Cospaiako herriak espero gabe lortu zuen independentzia 1441eko otsailean. Une horretan Eugenio IV.ak Sansepolcroko lurraldea Florentziako Errepublikari eman zion, baina bi estatuen arteko muga zehazteko hitzarmenean lur zerrenda txiki baten subiranotasuna ez zen argi zehaztu. Izan ere, "Rio" izena zuten bi uhar zegoen, elkarrengandik 500 metro inguruko distantziara. Ordezkari florentziarrek ulertu zuten iparralderago zegoen uharra zela muga berria, eta elizaren ordezkariek, berriz, hegoalderago zegoenak ezartzen zuela banalerroa. Horrenbestez, terra nullius bat sortu zen eta bertako biztanleek independentzia aldarrikatu zuten[2].

Cospaiako lurraldetik igarotzen ziren merkantziek ez zuten zergarik ordaintzen, eta bertako 250 biztanleek egoera probestu zuten italiar penintsulan tabakoa landatu zuten lehenetarikoak izan eta mozkin handiak lortzeko. Gaur egun oraindik zenbait tabako aldaera cospaia izenez ezagunak dira.

Cospaiako Errepublikak ez zuen ez armadarik ez kartzelarik[3]. Administrazioaren buruzagitza exekutiboa Consiglio degli Anziani e Capi famiglia [Adinekoen eta Familia buruen Batzarra] izeneko organoaren esku zegoen[4].

Denboraren poderioz, Cospaia kontrabando-lurralde eta ondoko estatuetako justiziarekin arazoak zituzten iheslarien babesleku bilakatu zen. 1826an, errepublikaren hamalau ordezkarik onartu zuten bere lurraldea bitan banatzea, Elizaren Estatuaren eta Toskanako Dukerri Handiaren artean. Ordainetan, Cospaiako biztanle bakoitzak zilarrezko txanpon bat eta tabakoa landatzen jarraitzeko baimena jaso zuen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Italieraz) «Graziano Graziani - Atlante delle micronazioni» Quodlibet (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  2. (Italieraz) Ascani, Angelo. (1965). Cospaia: storia inedita della singolare Repubblica. Istituto Professionale di Stato per l'Industria e l'Artigianato (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  3. a b (Ingelesez) Milani, Giuseppe. (1996). Tra Rio e Riascolo: piccola storia del territorio libero di Cospaia. Associazione genitori oggi (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  4. (Ingelesez) Budanovic, Nikola. (2018-02-22). «The Republic of Cospaia was created by accident in Italy, yet grew in strength over four centuries | The Vintage News» thevintagenews (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).

Kanpo estekak aldatu