Cortinarius obtusus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ez dago egiaztatua.

Cortinarius obtusus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius obtusus
Fr., 1838

Sinonimoa: Cortinarius umbonatus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 cm inguruko diametrokoa, haragi gabea, ertza mintzezko samarra, higrofanoa, ildaskatua erdiraino; hasieran koniko-kamuts-titiduna, barrurantz biribildutako ertzarekin, gero zabaldua. Lehoi-herdoil kolorekoa hezetasunarekin, okre antzeko kolorekoa lehorrarekin, ilunagoa erdian.

Orriak: Zabalak eta sabeldunak, sinuado-itsatsiak, ez oso estu, hasieran krema-okre antzeko kolorekoak, gero lehoi-kanela-gorrixka kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, fusiformea, flexuosoa, behealdean mehetua, noizbait sabelduna eta baita konprimitua ere, fibrilosua, lasto argi kolorekoa, barnehutsa.

Haragia: Urria, horixka, iodoformoaren usain handiarekin (edo azido fenikoarena), zapore gozoarekin, apur bat errefauarena.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelen hondakin bereizgarriak direla eta. Obtusus epitetoa latinetik dator, kamutsa, esan nahi duen "obtusus" hitzetik. Kapelaren formagatik.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazkoa. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cortinarius obtusus var. fragilis delakoarekin nahas daiteke, honek kolore berdexkako haragia du (ez gorrixka), iodo usaina eta errefau zaporea; koniferoetan ateratzen da, baita hostozabaletan ere. Antzeko beste espezie batzuk: Cortinarius acutus, Cortinarius fragilis.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberritik udazkenera. Taldeak osatuz ateratzen da. Pinu eta koniferoen basoetan bakarrik.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Panama, Europa, Islandia, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Iran, Kazakhstan, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 220 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 199 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu