Cortinarius acutus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius acutus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius acutus
Fr., 1838

Sinonimoa: Agaricus acutus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 12 eta 35 mm bitarteko diametrokoa, lehenengo konikoa, koniko ganbila, ondoren ganbiletik lau-ganbilera, kasu guztietan titi kamuts ongi markatua mantenduz; hasietan ertza pixka bat inkurbatua, zorrotza, laster zuzena, errezel hondarrengatik zurixka; kapelaren gainazala leuna, higrofanoa, matea, ildaskatua gardentasunagatik; marroi kolorekoa, gorriagoa diskoan eta basidioma heldugabe batzuetan eguraldi hezean; marroi eta marroi-gaztaina kolorekoetara zurbilduz, baina diskoan tonu ilunagoa mantenduz.

Orriak: Ez oso estu, lamelulekin, zabalak, 6 mm-rainoko zabalerarekin, adnatu-libreak edo koska batez adnatuak; lehenbizi marroi-krema kolorekoak, gero marroi-kanela koloretik marroi ilunera doan kolorekoak; ertz osoa eta krema zurixka kolorekoa.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 35 eta 75 mm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 mm bitarteko diametrokoa, zilindriko samarra, pixka bat lodiagoa oinarrirantz, beheko erdia, fibrila finez estalia krema zurbil koloreko edo krema-okre koloreko hondoa, errezelaren basidiomako banda iheskor batzuetan ikusten dira; gortina iheskorra, zurixka, marroia helduaroan, esporengatik.

Haragia: Ez oso lodia, urtsua, marroi-gorrixka ilun kolorekoa kapelan, marroi-laranja zikin kolorekoa oinean, zehaztu gabeko usaina du, medikamentua gogorarazten du, zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Acutus epitetoa latinetik dator, akutua, puntazorrotza, esan nahi duen "acutus" hitzetik. Titiaren forma puntazorrotzagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Batez ere Picea abies zuhaitzen basoetan, mendiko eremu hezeetan. Oso urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Islandia, Kaukasia, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 220 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.

Kanpo estekak aldatu