Cortinarius evernius Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius evernius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius evernius
Fr., 1838

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, nahikoa titirekin, ertza eskotatu samarrekoa, zetazko gainazala, arre-gorrixka-purpura samarreko kolore eder batekoa, hori-grisaxka zimeltzean.

Orriak: Zabal, okre antzeko koloretik pixka bat ametistara doan kolorekoak.

Hanka: Luzanga, 13 cm arteko garaierakoa eta cm 1 arteko diametrokoa, ardatz-itxurakoa, morexka, koloregabetuaz, zetaduna, eremu zirkular arinekin, Pseudoscutulatus aldaeran gehiago.

Haragia: Morexka kolorekoa oinaren goialdean, gainerakoa zuria, babarrun usainarekin.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Evernius epitetoak, kementsua, esan nahi du.,

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Antzeko espezieak: Cortinarius brunneus, Cortinarius obtusus eta Cortinarius vernus.

Sasoia era lekua

aldatu

Uztailetik denboraldia amaitu arte. Koniferoen basoetan goroldioetan, sarritan taldeetan.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Errusia, Taiwan, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 218 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.

Kanpo estekak

aldatu