Corona Borealis edo Ipar Koroa[2][oh 1]latinez: Corona Borealisipar hemisferioko konstelazio txiki bat da, bere izar nagusiek zirkuluerdi-formako arku bat eratzen dutelarik. 88 konstelazio modernoetako bat da, eta Ptolomeok zerrendatutako 48 konstelazioetako bat ere izan zen[3], honi, koroa deitu egin ziona. Borealis hitza, ondoren gehitu zioten, hegoaldeko Corona Australis aurkitzean.

Corona Borealis 
Datuak
LaburduraCrB
GenitiboaCoronae Borealis
Eremua179 gradu karratu (73. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
24
Izarrik distiratsuenaα CrB (Alphecca edo Gemma) (itxurazko magnitudea 2,21)
Konstelazio mugakideakHercules, Boötes eta Serpens (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena15h 16m 03.8205s–16h 25m 07.1526s h
Deklinazioa39.7117195°–25.5380573°°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztaila
+90° eta −50° latitude bitartean ikusgai.
[1]

Corona Borealisek ez du lehen magnitudeko izarrik. Bere izarrik distiratsuena α Coronae Borealis (Alphecca edo Gemma ere deitua) +2,22ko magnitude bisuala duen izar bitar espektroskopikoa da. Izarraren bi osagaiak A0V motako sekuentzia nagusiko izar zuri bat eta eguzkia baino hotzagoa den G5V motako nano hori bat dira. Bien arteko batez besteko tartea 0,20 UA da, eta orbita-periodoa 17,36 egunekoa da. Alphecca Ursa Maiorreko Izarren Elkarteko kide lausotzat hartzen da.[4]

Oharrak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak aldatu

  1. Ridpath, Ian; Tirion, Wil. (2007). Stars and Planets Guide. Londres: Collins ISBN 978-0-00-725120-9..
  2. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
  3. (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..
  4. King, Jeremy R.; Villarreal, Adam R.; Soderblom, David R.; Gulliver, Austin F.; Adelman, Saul J.. (2003ko apirila). «Stellar Kinematic Groups. II. A Reexamination of the Membership, Activity, and Age of the Ursa Major Group» The Astronomical Journal 125 (4): 1980–2017.  doi:10.1086/368241. Bibcode2003AJ....125.1980K..

Kanpo estekak aldatu