Hercules (konstelazioa)
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | Her | |
Genitiboa | Herculis | |
Sinbologia | Herkules | |
Igoera zuzena | 17 h | |
Deklinazioa | 30° | |
Eremua | 1225 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
1 | |
Izarrik distiratsuena | α Herculis
(itxurazko magnitudea 2,8) | |
Meteoro euria | ||
Konstelazio
mugakideak |
||
+90° eta −50° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Uztailean | ||
Hercules (Herkules) Ipar hemisferioko konstelazio handi bat da. Herkules heroi mitologikoa irudikatzen du. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat, bosgarren handiena.
Eguzki-apexa, hau da, Eguzkiak galaxiaren erdigunearen inguruko orbitan duen higiduraren norabidea erakusten duen zeruko puntua, Hercules konstelazioan dago, ξ Herculis izarretik gertu.
Izar nagusiakAldatu
- α Herculis (Ras Algethi edo Rasalgethi), 3,31ko magnitudekoa, izar-sistema hirukoitza da. Haren izar nagusia erraldoi gorri aldakor bat da.
- β Herculis (Kornephoros), 2,78ko magnitudekoa, konstelazioko distiratsuena. Izar erraldoia da, horia.
- γ Herculis, 3,74ko magnitudeko erraldoi zuria. Izar bitarra da; 11,9 eguneko periodoa du.
- δ Herculis (Sarin), 3,12ko magnitudeko izar zuria; izar bitarra da.
- ε Herculis, 3,91ko magnitudeko izar bitarra.
- ζ Herculis, 2,89ko magnitudekoa, konstelazioko bigarren distiratsuena, distira desberdineko bi izar horiz osatua.
- η Herculis, 3,49ko magnitudeko erraldoi horia.
Hercules konstelazioak, izarrez gainera, bi kumulu globular nabarmenenetariko bi ditu: M13 eta M92.