Cornettoa, edo Berpizkundeko korneta, edo korneta makurra, Erdi Aroan sortu, Berpizkundean ospe handiena izan zuen eta Barrokoraino iritsi zen haize musika tresna da. Ez da oraingo kornetarekin nahastu behar, izen berdintsua badu ere.

Egitura aldatu

 

Haren benetako izena euskaraz korneta da (Izendegiaren atalean ikusiko dugun bezala). Tutu baten forma du, 60 zm. inguruko luzera, zurez egina, bolizkoa, edo berriki egindako instrumentu batzuen kasuan, ebonitaz. Askotan ebakidura oktogonala du. Digitazioari dagokionez, haize-zurezko musika tresnen digitazio berdintsua du.

Eskuarki, tresnaren zeharkako sekzioa oktogonala da, eta larruz estalita dago. Larruzko estaldura hau zuloetatik sartzen delarik. Cornettoa da arinki makurra, eskuinerantz normalean, interpretearen erosotasuna hobetzeko. Horrela eskuineko eskuarekin estaltzen diren zuloak hurbilago izatzeko. Jarrera hau ia-ia estandarra da zurezko musika tresnetan. Tresnako mutur nagusiari ahoko txiki bat egokitzen zaio, metalezko tresnetan erabiltzen den motakoaren antzekoa. Ahoko horretan ezpainekin eragindako dardarak sortzen du soinua.

Arrazoi hau dela eta cornettoa ezohizko egitura du haize musika tresnen artean. Zurezko gorputz bat zurezko-tresnen estilora (klarinetea, txirula eztia, fagota), ahoko batekin - eta hortaz soinuaren sorrera - metalezko tresnen moduan (tronboia, tronpeta, korneta). Zenbait adituk azken irizpidea garrantzitsuagoa dela baieztatzen dute, cornettoa sailkatzerakoan eta metalen artean sartzen dute. Esate baterako Hornbostel-sachsen musikatresnen sailkapen-sistema bereziki, tronpeten artean kokatzen dute cornettoa. Cornettojole puristenek oraingo metalezko tresnek baino ahoko txikiago bat erabiltzeko joera dute. Beste joera bat oraingo ahoko modernoak torneatzea da instrumentuan sartu ahal izateko. 

 
Kornetaren ahokoa hurbiletik

Gutxienez hiru cornetto baxu aurki daitezke Pariseko Musée de la Musiquen (behean "Kanpo estekak" begiratu).

Errepertorioa aldatu

Historian zehar, bi cornetto erabili hiru sakabutxerekin osatutako taldea erabili ohi zen, askotan elizako abesbatza bikoizteko. Hau bereziki Beneziako San Marco Basilikan arrakastatsua izan zen. Bertan, antifona abesbatzetan musikatresna ugariz laguntzeko ohitura zegoen. Giovanni Bassano (1561 – 1617) kornetaren birtuoso bat izan zen eta Giovanni Gabrielli (1554 – 1612) kornetarako bereziki egindako musika polifoniko bikaina konposatu zuen.

Heinrich Schützek ere tresna erruz erabili zuen batez ere bere lehen lanetan.  Venezian ikasi zuen Gabriellirekin, eta Bassanoren birtuosismoaren berri ezagutzen zuen.

Cornettoa ere, berpizkundeko tresna guztiak bezala, familia osoa osatzen zuen. Tamaina desberdinak, cornetino zorrotzarekin hasi, cornettoa, cornetto tenorra edo lizarda eta cornetto baxua. Musikatresna ahaideen artean, XVIIgarren mendean korneta baxua ordezkatu zuen serpentoia eta ahokoa integraturik daukan korneta mutua, bere goxotasunagatik hari-tresna edo mokodun txirula taldeetan erabilia.

Bakarlari tresna bezala erabili izan zen korneta, eta pieza kopuru nahiko zabala iritsi zaigu bakarlari moduan jotzeko. 1700 inguruan kornetaren erabilera pixkanaka behera joan zen nahiz eta XVIIIgaren mende bukaerararte bere erabilera arrunta izan zen Europan zehar. Johann Sebastian Bachek, Georg Phillipp Telemannek eta bere garaiko alemaniar konposagile handienek batera erabili zueten cornetto eta cornetinoa haien kantatetan soprano ahotsarekin unisonoan uztartzeko.

Batzuetan konposagile hauek bakarlari zatia kornetari ematen zioten (adibidez Bachen kantata "O Jesu Christ, meins Lebens Licht", BWV 118). Alessandro Scarlattik cornetto bikoteak erabili zituen haren zenbait operetan. Johann Joseph Fuxek cornetto mutu pare bat erabili zuen bere Requiem batean. Ezagutzen den kornetarako azkenetariko konposizioa Christoph Willibald Glucken Orfeo eta Euridice opera da. Bertan, tronboi sopranoa proposatzen du alternatiba bezala. Aipagarria ere bada Gluck izan zela moko txirularako konposatu zuen bere garaiko azken konposagilea.


Izendapena aldatu

Aspaldi Euskal Herrian korneta izenez ezagutzen zen baina azken aldian oraingo kornetarekin ez nahasteko cornettoa deitu ohi da bere italierazko izenez. Noizean behin ere Alemanierazko Zink izenez aipatzen da. Frantsezez cornet à bouquin eta Espainian corneta du izena.

Nola jo aldatu

Cornettoa jotzerakoan tresna zailtzat hartzen da. Bere luzera zurezko musikatresna baten tipikoa da, baina tresna honek daukan berezitasuna metal musikatresnen ahokoa da. Musikariak bere ezpainekin soinu bibrazioa sortzen du. Oraingo metalezko musika-tresnek tutu luzeagoa dute erresonantzia erabiliz soinu tonua errezago kontrolatu ahal izateko.

Cornetto eta aintzineko musika aldatu

Kanpo estekak aldatu