Coraline Labourdette

Frantziako Erresistentziaren kidea

Coralie Labourdette (Baiona, Lapurdi, 1890 - ib. 1957) Frantziako Erresistentziaren kidea izan zen.

Coraline Labourdette
Bizitza
JaiotzaBaiona, 1890
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1957 (66/67 urte)
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea

Biografia

aldatu

Baionako Katedralaren ondoko Espainia karrikan bizi izan zen, eta bizilekua erresistenteen gordeleku bilakatu zuen. Urruñako (Lapurdi), Baionako eta Londresko sareen arteko komunikazioei bide ematen zien.[1]

Omenaldia

aldatu
  • 2021ean Baionako mediatekan Emazteak itzaletik argitara erakusketa muntatu zuten, luzaroan ezezagun egon diren emakumeak bistaratzeko asmoz. Erakusketak emakumeei ukatu zaien memoria eman nahi izan zien. Hamabi taula jarri zituzten erakusketa gelan, Emazteak erresistentzian, Baionako batasun femeninoa izenburupean. Taula haietako batean Coralie Labourdette-ren izena agertzen zen, baita Amelina Ermeline Devant-Le Gallenarena, eta Jacqueline Bidegorrirena ere. Antolaketaren ardura Les Bascos elkarteak hartu zuen bere gain, erakusketaz haratago, herritarrei zuzenduriko gida bat eta dokumental bat ekoizteko xedea azaldu zuten.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Koskarat, Oihana Teyseyre. «Isilpekoak kontatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. «Ahaztutako emazteak lehen planora ekartzeko xedez» Kazeta.eus 2020-12-29 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).