Amelina Ermeline Devant-Le Gallena

Frantziako Erresistentziaren kidea

Amelina Ermeline Devant-Le Gallena (Bretainia, ? - Baiona, Lapurdi, 1952) Frantziako Erresistentziaren kidea izan zen.

Amelina Ermeline Devant-Le Gallena
Bizitza
JaiotzaBretainia, ezezaguna
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBaiona, 1952 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea eta okina
Lantokia(k)Baiona
KidetzaFrantziako Erresistentzia

Biografia aldatu

Bretainian sortu zen, baina Baionara heldu zen erresistentziara, eta bertan eman zituen azken egunak. Lanbidez, okina zen. Bizi zen etxeko lehen solairuan soldadu alemaniarrak aterpetzen zituen, beste hauturik ezean. Beherean, irin eta ikatz zakuen artean ordea, erresistenteak, juduak eta ihesean ziren presoak kukutu zituen.[1]

Omenaldiak aldatu

  • 2021ean Baionako mediatekan Emazteak itzaletik argitara erakusketa muntatu zuten, luzaroan ezezagun egon diren emakumeak bistaratzeko asmoz. Erakusketak emakumeei ukatu zaien memoria eman nahi izan zien. Hamabi taula jarri zituzten erakusketa gelan, Emazteak erresistentzian, Baionako batasun femeninoa izenburupean. Taula haietako batean Amelina Ermeline-ren izena agertzen zen baita Coraline Labourdettena eta Jacqueline Bidegorrirena ere. Antolaketa ardura Les Bascos elkarteak hartu zuen bere gain, erakusketaz haratago, herritarrei zuzenduriko gida bat eta dokumental bat ekoizteko xedea azaldu zuten.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Koskarat, Oihana Teyseyre. «Isilpekoak kontatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. «Ahaztutako emazteak lehen planora ekartzeko xedez» Kazeta.eus 2020-12-29 (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).